8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-9 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2022ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Orontzeko udal planeko UE-9 exekuzio-unitatearen hiri-jarduketarako plan berezia, Maitanek eta Amaia Andueza Gastesik, Iñaki Andueza Anautek eta Javier Montes Anduezak sustatuta.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere argitaratuko da gutxienez ere; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.

Orontzen, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2217685