8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1258. eta 1281. lurzatietan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Gobernu Batzarraren 2022ko abenduaren 1eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Orkoiengo Mendikur S-5 sektoreko 1. poligonoko 1258. eta 1281. lurzatietan, Xabier Martínez de Eulate Cíak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2217809