8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Udal Plan Orokorreko aldaketa xehatua, Otsakaingo 5. poligonoko 50. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Olaibarko Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa, Otsakaingo 5. poligonoko 50. lurzatiari dagokiona, María Jesús Carretero SL sozietateak sustaturik.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharrez, 77. artikuluak igorrita, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak egin ditzaten

Olaibarren, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2300226