8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Otsakaingo 5. poligonoko 4. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2022ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Otsakaingo 5. poligonoko 4. lurzatirako, Juana M.ª San Martín Ahechuk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; Foru Komunitatean editatutako egunkarietan ere argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaibarren, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2300214