8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua betez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera egin dezaten legez eskatzen diren baldintzak bete eta Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek.

Muruzabalen, 2022ko azaroaren 19an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2217300