8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herri-lurren desafektazioa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

1. Hasiera batez onestea herri-lurraren 10.784,59 metro karraturen desafektazioa, Las Viñas parajean dauden 13. poligonoko katastroaren 261. lurzatiari, 262. lurzatiari eta 1722 B azpilurzatiari dagokiona, haien erabilera 30 urterako lagatzeko Compuestos y Granzas SAU sozietateari –egoitza Los Arcosko errepidea 13. km (NA-6310)-31587 Mendabia, identifikazio fiskaleko kodea A01010776)–, autokontsumorako energia elektrikoa ekoizteko instalazio fotovoltaiko bat ezartzeko.

2. Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Foru dekretu baten bidez onets dadin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendabian, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2217670