8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Hirigintza-hitzarmena, Udal Planeko SI-1-1 sektoreko SI-1 unitatea urbanizatzea atzeratzeko. Jendaurrean jartzea

Martzillako Udaleko alkate-udalburuaren abenduaren 15eko 1109/2022 Ebazpenaren bidez (abenduaren 21eko 2022-1144 Ebazpenaren bidez zuzendua), hasiera batez onetsi zen eta jendaurrean jarri zen Martzillako Udal Planeko SI-1-1 sektoreko SI-1 unitatea urbanizatzea atzeratzeko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, Martzillako Udalak sinatu beharrekoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan xedaturikoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2022ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2217538