8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hirigintza hitzarmena UE-4 exekuzio unitatean. Jendaurrean jartzea

Leitzako Udaleko alkateak, Alkatetzak 2023ko urtarrilaren 3an emandako 2023/0007 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea Leitzako UE-4 exekuzio unitatearen planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, Jose Ignacio Navarro Mendinueta jaunak, Promociones urbanísticas Bidasoa SLren izenean eta hura ordezkatuz, eta Leitzako Udalak sustatua.

1/2017 Foru Dekretu Legegileko 23., 24., 25. eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, dokumentua jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2023ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2300131