8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2217808