8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Patxi Arrazola kaleko 1. hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Alkatearen 2022ko abenduaren 23ko 2022/0411 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Patxi Arrazola 1 hiri-jarduketarako plan berezia, Alberto Gonzalez Purroy-k idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2217662