8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Patxi Arrazola kaleko 18-19-20 eta 21erako hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Alkatearen 2022ko abenduaren 23ko 2022/0410 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Patxi Arrazola 18-19-20-21 hiri-jarduketarako plan berezia, Jesús Araiz eta Juan Carlos Huarte arkitektoek idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2217654