8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ziako 18. poligonoko 68. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren urtarrilaren 3ko 3/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Ziako 18. poligonoko 68. lurzatian (San Miguel kalea 9), Jone Etxeberria Resanok sustatua.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Itzan, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2300249