8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Berrozko udal baratze ekologikoen erabileraren eta funtzionamenduaren erregelamendua. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2022ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, Berrozko udal baratze ekologikoen erabileraren eta funtzionamenduaren erregelamendua onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta erregelamenduaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2217596