8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, Udal Planean. Jendaurrean jartzea

Irurtzungo Udalak, 2022ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntual egituratzailea Irurtzungo Udal Planean. Haren xedea da SGD sistema orokorra birmugatu eta murriztea eta, horren ondorioz, UE-10 unitatea berriz mugatzea eta gaur egun nekazaritza-produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dagoen lurzoruan sistema orokor berria sortzea, egungo SGDaren murrizketa konpentsatzeko, bat etorriz Alberto Uriel Rubio arkitektoak eta Héctor Nagore Sorabilla hirigintza-abokatuak sinatutako dokumentuarekin (espedientean jasota dago).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.8. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2217524