109. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2019ko ekitaldirako zerga-tasak eta tasak

Martzillako Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019. urterako zerga-tasen eta tasen tarifen zerrenda.

Jendaurreko epea iraganik, iragarkia 2019ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2koan, argitaratu ondotik, Martzillako Udalak, 2019ko martxoaren 12an egin osoko bilkura berezian, eta aurkeztutako alegazioak ezetsita, behin betiko onetsi zuen 2019. urterako zerga-tasen eta tasen tarifen zerrenda. Hona hemen haren testua, osorik:

KARGA-TASAK

–Landa-lurreko ondasunak: 0,2942.

–Hiri-lurreko ondasunak: 0,2942.

EJZ, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifei tasa hau aplikatuko zaie: %1,40.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari, tasa hau: %13.

–Sortzealdiaren araberako karga-tasak.

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora
  • 0,56: 19 urte
  • 0,43: 18 urte
  • 0,29: 17 urte
  • 0,16: 16 urte
  • 0,06: 5-15 urte
  • 0,20: 4 urte
  • 0,28: 3 urte
  • 0,18: 2 urte
  • 0,09: urtebete edo hortik behera

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten duena.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,86ko zerga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga. Zerga-tasa: %20.

ERRODAJE TASA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarik ez duten ibilgailuetarako:

a) 25 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailuak, TMIZren (trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga) %40,66.

25 zaldi fiskaleko edo gehiagoko ibilgailuak: TMIZren (trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga) %54,65.

Mota bereko ibilgailuetarako zirkulazio zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean.

ESPEDIENTEAK ETA AGIRIAK EGITEKO
ETA TRAMITATZEKO TASAK

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko, zuri-beltzean: 0,12 euro.

–DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko, koloretan: 0,35 euro.

–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko, zuri-beltzean: 0,25 euro.

–DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko, koloretan: 0,50 euro.

–Espediente edo agiri bat CDan grabatzeagatik, bakoitzeko: 10,00 euro.

–Faxetik bidaltzea, lehen orriagatik: 1,00 euro.

–Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,20 euro.

–Fotokopia eginbidetu bakoitzagatik: 2,00 euro.

–Dokumentuen konpultsak: lehen orriagatik: 2,00 euro.

–Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,30 euro.

–Ziurtagiriak: (erroldakoak, salbuetsirik): 3,00 euro.

–3 urteko edo hortik goitiko antzinatasuna duten agiriak behar dituzten txostenengatik (informazioa bildu eta txostena egiteko erabilitako denboraren kostua): 25 euro/ordua.

–Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 3,00 euro.

–Katastroko orriak: 0,60 euro.

–Txostenak, etxebizitzak deskalifikatzeagatik. BOEen deskalifikazio bakoitzagatik: 18,00 euro.

–Aparkatzeko txartelak: 25,00 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 25,00 euro.

–Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelen tramitazioa: 100,00 euro.

–Ezkontza zibilak:

1.–Gazteluko patioaren erabilera, mahaiak, aulkiak, soinu-ekipamendua (teknikaririk gabe) eta argazki-erreportajea: 250,00 euro.

2.–Osoko bilkuren aretoaren erabilera, jaiegunetan eta asteburuetan: 75,00 euro.

HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK

–Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun-azterketak, lurzatiketak eta birzatiketak eta Arau Subsidiarioen aldaketa puntualak tramitatzea: espediente bakoitzeko 1.000 euro, gehi prentsan iragarkiak ateratzeko gastuak.

–Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.

–Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 45,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie, baita eskatzaileak eskatutako lan teknikoena ere, horrelakorik denean.

–Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 45,00 euro.

–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 45,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie:

–Etxebizitzak egokitzeko txostena: 50 euro (justifikatu beharreko ordainketa, txostenaren eskaerarekin).

LIZENTZIAK, ERAIKINAK EDO INSTALAZIOAK
LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEAGATIK

–Lizentziak, eraikinak lehen aldiz okupatzeagatik: 0,50 euro/m² eraikia.

–Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioa: 240 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie:

–Irekitzeko lizentziaren agiria luzatzea, titulartasuna aldatzeagatik: 50 euro.

ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK,
JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEKO (*)

–Saltokiak, 80 m²-ko azaleratik beheitikoak: 200,00 euro.

–Saltokiak, 80 m²-koak edo handiagoak: 310,00 euro.

–Gestoriak eta bulegoak: 200,00 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575,00 euro.

–Industriako nabeak eta biltegiak, 200 m² bitartekoak: 575,00 euro.

–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.150,00 euro.

–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik 1000 m²-ra bitartekoak: 1.500,00 euro.

–Mila metrotik goiti, metro bakoitzagatik: 0,20 euro/m².

–Nekazaritza eta abeltzaintzako nabeak: 575 euro.

–Laguntzako eraikin eta saltokiak: 300,00 euro.

(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

HILERRIKO ZERBITZUAK ETA HILOBIEN
EMAKIDAK ESKURATZEKO TASAK

–Hilerria (zerbitzuak):

  • Ehorzketa zerbitzuak, lurrean: 175 euro; nitxoan: 130 euro; errautsak gordetzea: 60 euro; eta gorpuzkinak ateratzea: 120 euro.

–Hilerria (hilobien emakida):

  • Lehen hilobiaren emakida: 205,10 euro.
  • Bigarrenaren emakida (alboan badago): 683,70 euro.
  • Hirugarrenaren emakida (alboan baldin bada): 1.368,35 euro.
  • Horma-hilobien emakida (zulo bakoitza): eraikuntzaren prezioa.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

–1. epigrafea.–Zangak irekitzea:

1.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.1.1 Harrizko zoladura duten lekuetan: 53,74 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 26,69 euro.

1.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,36 euro.

1.2.–Zangaren zabalera metro linealekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

1.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 80,60 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 40,29 euro.

1.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 6,71 euro.

1.3.–Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

–2. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, toberak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea: metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean.

–3. epigrafea.–Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

–Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:

  • Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 3,57 euro/eguna.
  • Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 6,93 euro/eguna.
  • Eremu publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 15,30 euro/eguna.
  • Eremu publikoko lurzoru zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 23,46 euro/eguna.

–Pasabide iraunkorrak:

  • 3 metro lineal artekoak: 130,00 euro.
  • 3 metro linealetik goitikoak: aurreko tarifa, gehi honelako errekargua metro bakoitzeko: 37 euro.

–Ostatuen terrazak:

  • Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 1. kategoriako eremuetan: 6,25 euro/hilabetea.
  • Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 2. kategoriako eremuetan: 4,70 euro/hilabetea.
  • Beladoreak: 5 euro okupatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

  • Saltoki finkoak: 69,56 euro/m²/urtea.
  • Behin-behineko saltokiak: 1,50 euro/m²/eguna.

–Barrakak: 0,84 euro, m² eta egun bakoitzeko.

–Ezkutalekuak biltegiratzea, muntatzea eta desmuntatzea: 100,00 euro/urtea.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

–Udal igerilekua: 2017ko udako denboraldia.

  • Denboraldiko abonamendua helduentzat (16 urte edo gehiago): 60,00 euro.
  • Ezkonduen eta izatezko bikoteen abonamendua: 110, 00 euro.
  • Denboraldiko abonamendua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 33,00 euro.
  • 7 urtetik beheitikoak, aitak, amak edo tutore abonatuak lagundurik heldu direnean, doan.
  • 65 urtetik goitikoen abonamendua: 25,00 euro.
  • Sarrera egun osorako: 7,00 euro.
  • Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aitzina): 4,00 euro.
  • Hilabeteko abonamendua (ekaina-uztaila-abuztua): 30 euroko tarifa bakarra hilabete osorako.
  • Adingabeen hilabeteko abonamendua (ekaina-uztaila-abuztua): 25 euroko tarifa bakarra hilabete osorako.
  • Senar-emazteen hilabeteko abonamendua (ekaina-uztaila-abuztua): 55 euroko tarifa bakarra hilabete osorako.
  • Senar-emazteen iraileko abonamendua: 25 euro.
  • Helduen iraileko abonamendua: 15 euro.
  • Familia ugarietako kideendako murrizketa: ezarritako prezioaren %10.
  • Murrizketa gazte txartelagatik: ezarritako prezioaren %10.

–Kirol pistak:

  • Kiroldegia erabiltzea. Pista osoa, ordubete: 22,00 euro.
  • Kiroldegia erabiltzea. Pista erdia, ordubete: 14,00 euro.
  • Pilotaleku estalia, tenis eta padel kantxak erabiltzea: ordubete, 4 euro; 2 ordu, 7 euro; 5 ordu, 16 euro; 10 ordu, 30 euro.
  • Futbol 7ko zelaia: ordubete, 25 euro.
  • Argi fokoetarako fitxa bakoitza: 2,5 euro.
  • Euro bateko kuota gehigarria erroldatu gabeentzat, instalazioak erabiltzen dituen pertsona bakoitzeko.

–Autokarabanen eremua: 3 euro egunean.

UR HORNIDURAREN TASAK

–Hiruhileko kuota finkoa, abonatuentzat: 5,8048 euro.

–Etxeko ur hornidura, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, herriko kontsultategiak, erlijio etxeak). Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,6080 euro.

–Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (aziendategi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,8382 euro.

–Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,6979 euro.

Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako portzentajean.

ESTOLDERIA TASA ETA UR HORNIDURAREN
ETA HONDAKIN UREN ARAZKETARENAK

–Estolderia, hiruhileko kuota finkoa: 3,279 euro.

  • Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,1421 euro.
  • Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (haztegi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2122 euro.

–Kontagailuaren mantentze lana: 1,5709 euro.

Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

–Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa kanpo): 105,06 euro.

Halaber, hargunea egiteko behar diren lanen kostua likidatuko da.

MURRIZKETA BEREZIA, LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA ADINAKO PENTSIOA EDO TXIKIAGOA HARTZEN DUTENENTZAT

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honen xede dena) ezarritako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea %10 murriztuko zaie orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarreren guztizkoa batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko desgaitasunen bat duten seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko zaie aipatu muga ekonomikoei, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratzen badituzte. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4. Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

FAMILIA UGARIENDAKO MURRIZKETA

%10eko murrizketa, aitzinetik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugaria denean (saneamenduko kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, dagokion %10 ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko du Udal Erregistroan, familia ugariaren titulartasunaren egiaztagiriekin batera.

Martzillako Udalak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita behar diren frogagiriak aurkezten ez dituztenak ere.

UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO ETA MARTZILLAKO GAZTELUA IKUSTEKO PREZIO PUBLIKOAK

–Lagun baten sarrera: 3 euro.

–Talde baten sarrera (50-60 lagun): 120 euro.

–Sarrera hitzartua, banakako eskaria aitzinetik eginda (argazki erreportajeak, etab.): 31,30 euro/ordua edo zatikia.

–Ekitaldi aretoa erabiltzea,

  • Egun erdia: 150 euro.
  • Egun osoa: 300 euro.

–Erakusketa aretoa erabiltzea: 150 euro hilabetean.

–Aretoak ikastaroetarako erabiltzea:

  • 20 euro/hilabetea, astean behingo ikastaroetarako.
  • 30 euro/hilabetea, astean bitan ematen diren ikastaroetarako.
  • 40 euro/hilabetea, astean hirutan ematen diren ikastaroetarako.

Murrizketak:

1.–Lokalaren erabilpena gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.

2.–Lokalaren erabilpena gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.

3.–Irabazi-asmorik gabeko elkarteak: salbuetsirik.

MARTZILLAKO SAN BARTOLOMÉ ZAHAR ETXEA UDAL PATRONATUAREN TASAK

2019ko ZERBITZU ETA TASEN ZERRENDA ZERBITZUA

MENDEKOTASUNA

HILABETEKO TARIFA

OHARRAK

Zahar etxea

Autonomoa

1.085,14

Zahar etxea

Mendekotasun ertaina

1.397,60

Zahar etxea

Mendekotasun larria

1.713,27

Zahar etxea

Mendekotasun handia

1.870,56

Eguneko egonaldiak (al.-or.)

Autonomoa eta mendekotasun ertaina

753,69

Kontsultatu idatzoharra

Eguneko egonaldiak (al.-or.)

Mendekotasun larriaeta mendekotasun handia

1.055,17

Kontsultatu idatzoharra

Eguneko egonaldiak (al.-ig.)

Autonomoa eta mendekotasun ertaina

1.087,95

Kontsultatu idatzoharra

Eguneko egonaldiak (al.-ig.)

Mendekotasun larriaeta mendekotasun handia

1.523,12

Kontsultatu idatzoharra

Eguneko egonaldiak

Kontsultatu idatzoharra

Jantoki zerbitzua

Pertsona autonomoak

Zuzendaritzarekin kontsultatu

Zahar etxea

Hitzartua 1. modulua

1.957,60

Zahar etxea

Hitzartua 2. modulua

1.274,07

Martzillan, 2019ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1905669