8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

SE-006 sektoreko AR-003 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Fustiñanako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Fustiñanako Udal Planeko SE-006 sektoreko AR-003 unitatea urbanizatzeko proiektua, Fustiñanako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Fustiñanan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Sergio Vitas.

Iragarkiaren kodea: L2217533