8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Urbanizazio proiektua Fustiñanako industrialdeko H-3 2. tartea eta L-2 2. tartea bideetan. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea urbanizazio proiektua Fustiñanako Udal Planaren Fustiñanako industrialdeko H-3 2. tartea eta L-2 2. tartea bideetan, Fustiñanako Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Fustiñanan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Sergio Vitas.

Iragarkiaren kodea: L2217530