8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian (UE-ORR-2). Jendaurrean jartzea

Ezkabarteko Udalak, 2022ko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian, Javier Larequi Quintanak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 72.1.a) artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2217387