8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal honek iragartzen du hutsik daudela bake epaile titularraren eta bake epaile ordezkoaren karguak; hori guztia, jarraituz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari, baita Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari ere.

Bake epaile titular nahiz ordezko izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da nazionalitate espainiarra edukitzea, adinez nagusia izatea, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezarritako ezgaitasun arrazoietako batean ere ez egotea.

Interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute, 1. edo 2. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, horrekin batera, NANaren fotokopia, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Buñuelen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. eranskina. Bake epailearen eskabide eredua.

2. eranskina. Bake epaile ordezkoaren eskabide eredua.

1. ERANSKINA

Bake epaile titularraren eskabide eredua

Deiturak eta izena:

NANa:

Helbidea:

Telefonoa:

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa:

AZALTZEN DUT:

Honako lanpostu hau betetzeko deialdi publikoaren berri izan dudala:

BAKE EPAILE TITULARRA:

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan adierazitako baldintzak betetzen ditudala, eta ez dudala Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun arrazoietarik bakar bat ere.

Eskabide honekin batera honako agiri hauek aurkezten ditudala:

• Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

Horrenbestez

ESKATZEN DUT:

Nire eskabidea kontuan har dadila.

Eguna eta sinadura

2. ERANSKINA

Bake epaile ordezkoaren eskabide eredua

Deiturak eta izena:

NANa:

Helbidea:

Telefonoa:

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa:

AZALTZEN DUT:

Honako lanpostu hau betetzeko deialdi publikoaren berri izan dudala:

BAKE EPAILE ORDEZKOA:

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan adierazitako baldintzak betetzen ditudala, eta ez dudala Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun arrazoietarik bakar bat ere.

Eskabide honekin batera honako agiri hauek aurkezten ditudala:

• Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

Horrenbestez

ESKATZEN DUT:

Nire eskabidea kontuan har dadila.

Eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: L2217649