8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 6. poligonoko 70. lurzatian. Behin betiko onespena

Berako Udaleko alkateak, abenduaren 27ko 345/2022 ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman dio Alejo Marticorena Endararekin eta María Elena Saharrea Maisterrenarekin sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (LAHFLTB) 115.4 artikuluan ezarritako lagapen-betebeharra gauzatzeko; hain zuzen ere, garajea eraikitzeagatik Berako Katastroko 6. poligonoko 70. lurzatian dagoen etxebizitzari atxikia.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluan (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta LAHFLTBren 25. artikuluan xedatutakoarekin.

Beran, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2217697