8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lixura Baztan SL erakunde instrumentala izendatzea eta zerbitzuaren kudeaketa bere esku uztea

Baztango Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lixura Baztan SL udal baltzuaren bitartez, udal eraikin hauen garbiketa-zerbitzua zuzenean kudeatzeko modua onartzea: Baztango Udaletxea, Arizkunenea, liburutegia, bake epaitegia eta Elizondoko komun publikoak.

2. Baztango Udalaren eraikinak garbitzeko zerbitzuaren kudeaketa (Baztango Udaletxea, Arizkunenea, liburutegia, bake epaitegia eta Elizondoko komun publikoak) Lixura Baztan SL merkataritza sozietatearen esku uztea. Sozietate hori administrazio honen baliabide propio eta zerbitzu tekniko gisa eratu da.

Lixura Baztan SL enpresak giza baliabideak, baliabide materialak eta baliabide teknikoak eman behar ditu, bai eta kudeaketa agindu honen bidez esleitzen zaizkion jarduera eta zerbitzuak betetzeko beharrezko logistika ere, ekonomia, eraginkortasun eta kalitate irizpideen arabera. Ildo horretatik, Lixura Baztan SLk, ondorio guztietarako, enpresaburu izaera izanen du bere ardurapeko langileei dagokienez, eta horren gainean zuzendaritza, kontrol eta diziplina ahalmenak izanen ditu. Era berean, lan arloan, gizarte segurantzan eta laneko segurtasun eta higienean indarra duten xedapenak bete beharko ditu, bere erantzukizunpean.

Lixura Baztan SLk bitartekoak kontratatuko ditu, enpresan bertan eskuragarri ez daudenak eta adostutako zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak direnak.

Kudeaketa-gomendio honek 5 urteko indarraldia izanen du, onartzen den egunetik zenbatzen hasita, eta automatikoki eta urte naturaletan luzatuko da, aldeetako batek hitzarmenaren edo edozein luzapenen epemuga baino gutxienez hilabete lehenago berariaz salatzen ez badu.

Kudeaketa-gomendio hau suntsiarazteko arrazoiak hauek dira: bi aldeek idatziz adostea, horren edukia betetzeko ezintasuna izatea eta horietako edozeinek bertan jasotako xedapenak ez betetzea.

Udalbatzak uko egiten ahal dio gomendioari edo bertan gibelera egin dezake, sozietatearen administrazio-kontseiluari entzun ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Mandatu horrek ondorioak izan ditzan, aipatutako sozietateak onartu egin beharko du, indarrean dagoen araudian aurreikusitako moduan.

3. Alkateari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar diren agiri guztiak sinatu eta formalizatzeko.

4. Agindu hau onartuz gero, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2300203