8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Iruritako 69. poligonoko 56. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2022ko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 2. akordioan erabaki zuen Iruritako Apote kaleko 10. zenbakian, 69. poligonoko 56. lursailean, hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua hasiera batez onestea, María Carmen Aleman Oyareguik sustatutakoa.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2300197