8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

UE 4.4 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta aprobetxamenduaren %10 eskudirutan emateko hitzarmena. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2022ko abenduaren 20an emandako ebazpen baten bidez, eta bat etorriz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan ezarritakoarekin, behin betiko onetsi da UE 4.4 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta aprobetxamenduaren %10 eskudirutan emateko hitzarmena, unitateko jabe guztiek sustatuta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko ordena bereko salari zuzendua, 2 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, aurretiaz eta hautara, errekurtso hau paratzen ahal da.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Bargotan, 2022ko abenduaren 14an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2217664