8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena gizarteratze eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetarako 2023ko dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (Identif.): 668143.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/668143).

2022ko abenduaren 29an Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako akordioa dela eta, gizarteratze eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetarako 2023ko dirulaguntzak araubide indibidualizatuan emateko oinarriak onartu dira.

Eskaerak, exijitutako agiriekin batera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu behar dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, zeinarentzat epemuga baita 2023ko azaroaren 15a.

Barañainen, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2300016