8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko UE-EGU-7 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Atezko Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa, UE-EGU-7 exekuzio-unitatea mugatzeari dagokionez, bi exekuzio-unitatetan zatitzeko, Ivan Carmona Lópezek eta Claudia Oses Ruizek sustatuta.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eritzegoitin, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2217689