8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Borondatezko birpartzelazio proiektua UD-32 unitatean, Udal Plan Orokorreko 2. poligonoko 210., 211. eta 212. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatetzak azaroaren 3an emandako 131/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Arroizko Udal Plan Orokorreko UD-32 unitaterako birpartzelazio proiektua, eragiten diena 2. poligonoko 210., 211. eta 212. lurzatiei. Proiektua Jesús Echeverría Garcíak sustatu du, hura baita lurzati horien jabe bakarra. Aginduzko iragarkia argitaratu zen 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an.

Espedientea jendaurren egoteko epea amaitu da, eta ez da jarri haren aurkako alegaziorik edo oharrik. Hortaz, behin betiko onesten da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta behin betiko onespenaren iragarkian, hasierako onespenaren egintzan ezartzen zenez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, aipatutako araudiaren 152. artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Arroitzen, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2217677