8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa Mutiloako 1. poligonoko 1170. eta 1171. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Mutiloako katastroko 1. poligonoko 1170. eta 1171. lurzatietan, Nasuvinsa SAk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2217539