8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Borondatezko birpartzelazio proiektua 9. poligonoko 19. lurzatian, Etulaingo (Anue) AD-2 unitatean. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2022ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Anueko Udal Planeko AD-2 eremuaren borondatezko birpartzelazio proiektua (Etulain, 9. poligonoko 19. lurzatia), Santiago Mariñelarena Ericek eskaturik.

Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara: 1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. 2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Anuen, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2300080