8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Xehetasun-azterketa, Zudairiko 4. poligonoko 287. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren abenduaren 23ko 110/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa Zudairiko 4. poligonoko 287. lurzatiaren eremuan,eraikuntzaren lerrokadurak berregokitzeko eta lurzatiaren barneko sestrak aldatzeko.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Zudairin, 2022ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2217659