8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, Ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2022ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Allingo Ordenantza fiskal orokorra aldatzea.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten baldin bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza fiskal orokorrean egindako aldaketa, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Amillaon, 2022ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2217593