8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragarri da Oibarko udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten guztiek, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Oibarren, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2217447