8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2022ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Udalaren Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oibarren, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2217445