8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

2022rako lan publikoaren eskaintza (ordezte tasa)

Tuterako Udaleko alkateak 2549/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko abenduaren 28an. Hona hemen haren testua:

Udalak 2022ko martxoaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Tuterako Udalaren, Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoaren eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren 2022. urteko plantilla organikoa. Haren onespenari buruzko iragarkia argitaratu zen 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2koan.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluari abenduaren 16ko 57/2003 Legeak eman dion idazketa berriaren arabera, alkatetzaren eskumenen artean g) paragrafoa dago: "Lan-eskaintza publikoa onestea, osoko bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz...".

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aukera hau aipatzen da: "Nafarroako Administrazio Publikoek lan eskaintza bat onetsiko dute urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena".

2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeak bere artikuluetan ezartzen du zer aukera dituzten administrazio publikoek enplegu publikoari dagokionez.

Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen xedapen zatian jasotzen da sektore publikoan egun dagoen gehiegizko behin-behinekotasuna arazo bat dela. Horri erantzuteko, bada, 1. artikuluan, muga jartzen dio Administrazio Publikoetako aldi baterako kontratuen iraupenari eta, 2. artikuluan, egonkortze-prozesu berezi bat ezartzen du aldi baterako kontratuen bidez betetako lanpostuetarako, kontratuok iraupen luzekotzat jotzen ditu eta.

Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen bidez, neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Lege horrek, bada, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua aldatu du lan-araubideko langileak kontratatzeko baldintzei dagokienez (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten du legegintzako foru-dekretu horrek). Izan ere, kontratazioa, gehienez, hiru urtera mugatu du, eta horiek igarotakoan kontratua azkendu beharko da.

Orobat, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean ezarrita dago zer baldintzatan egin behar diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko egonkortze-prozesuak, eta aukera ematen die Nafarroako toki-erakundeei guztiz edo zati batean atxikitzeko lege horri. Tuterako Udala, hain zuzen, zati batean atxiki zitzaion, 2022ko urriaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Dena den, aipatutako lege-xedapen horietan ez daude jasota iraupen luzeko estaldura daukaten lanpostu guztiak, 2018. eta 2019. urteetan betetako lanpostuek ez baitituzte betetzen abenduaren 28ko 20/2021 Legetik datozen egonkortze-prozesuetan sartu ahal izateko baldintzak. Hala eta guztiz ere, gaur egun, hiru urtetik gorako aldi baterako kontratazioaren bidez beteta daude.

Horregatik guztiagatik, eta legeetan xedatutakoa bete beharrez, Tuterako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintzan sartu dira 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean jasotako ordezte-tasak ematen dituen aukeretatik datozen lanpostuak, bai eta 2018. eta 2019. urteetan betetako lanpostuak ere.

Udalaren menpeko erakundeek (Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoa eta Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoa) erabakiak hartu dituzte beren enplegu eskaintzei dagokienez.

Beraz, aipatutako eskaintza onetsi behar da, haren xede nagusienetako bat baita hautaprobetan parte hartzeko interesa dutenendako informazio tresna izatea, bertan biltzen dituelarik lanpostuak betetzeko dauden aurreikuspenak, kontuan hartuz horretarako dagokion araudi aplikagarria eta udal langileen ordezkariekin nahitaezko kontsulta eta negoziazioa egin eta gero.

Udalean hutsik dauden gainerako lanpostuak betetzeko aurreikuspenei dagokienez, aintzat hartu beharko da ea zer ezartzen den Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko hurrengo legeetan lan publikoaren eskaintzak eratzeko aukeren inguruan, bai eta alor honetan aplikatzekoa den gainerako araudian ere.

Desgaitasuna duten pertsonendako erreserba txandei dagokienez, lan publikoaren eskaintza hau gauzatzeko, jarraikiko zaio abuztuaren 10eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Horiek horrela, ebazten dut:

1.–Onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko erakunde eta entitateen 2022. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

1.1. Informazio Zientzietako lizentziadunaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0501A05101), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.2. Erdi-mailako teknikariaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0502B09801), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.3. Udaltzaingoko agenteen hiru lanpostu (plantillako kodeak: 0706C00224, 0706C00243, 2106C00261), oposizio bidez.

1.4. Goi mailako arkitektoaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0512A00701), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.5. Igeltsero-ofizialen bi lanpostu (plantillako kodeak: 0512C06801, 0512C06803), oposizio-lehiaketa bidez.

1.6. Haur Hezkuntzako (0-3 urte) zentroko zuzendariaren lanpostu bat (plantillako kodea: 1613B03801), oposizio-lehiaketa bidez.

1.7. Familia-langilearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0514D10801), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.8. Guardaren lanpostu bat (plantillako kodea: 1712C04402), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.9. Haur-hezitzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0813C03721), oposizio-lehiaketaren bidez.

1.10. Piano eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0613B08301), oposizio-lehiaketa bidez.

1.11. Biola eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 2213B09901), oposizio-lehiaketa bidez.

1.12. Hornidurako mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0502C06502), Tuterako Udalaren Ur Batzordean aritzeko, oposizio-lehiaketa bidez.

1.13. Administrazio-ofizialaren bi lanpostu, (plantillako kodeak: 0501C06201-05), Tuterako Udalaren Ur Batzordean aritzeko, oposizio-lehiaketa bidez.

1.14. Kultur teknikariaren lanpostu bat (plantillako kodea: 1774B22001), Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoan aritzeko, oposizio-lehiaketa bidez.

1.15. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (plantillako kodea: 1972D03801), Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoan aritzeko, oposizio-lehiaketa bidez.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tuteran, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2300062