8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO
–SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUA–

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren

San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrak 2023ko urtarrilaren 3an hartutako erabaki baten bidez, deialdi honen akats zuzenketa onetsi da: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an, argitaratu zen deialdi bat, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren. Deialdi horren argitalpenean akatsa dagoela ikusi da, eta zuzendu egin behar da.

Deialdiaren 3.1 oinarrian, honela dioen tokian:

"3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak eskabide orokorra baliatuta egin beharko dira, San Francisco de Asís Udal Patronatuko Erregistro Nagusian".

Honela behar du:

"3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak eskabide orokorra baliatuta egin beharko dira, San Francisco de Asís Udal Patronatuko Erregistro Nagusian, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".

Deialdiaren 6.3 oinarrian, honela dioen tokian:

"6.3. Oposizio-lehiaketako gehieneko balorazioa 100 puntu izanen da; haietarik, 40 puntu ariketa teorikoari dagozkio eta 60 puntu ariketa praktikoari".

Honela behar du:

"6.3. Oposizio-lehiaketan, gehienez, 100 puntu eskuratzen ahalko dira osotara; haietarik, 30 puntu lehiaketaldiari dagozkio eta 70 puntu oposizioaldiari".

Hortaz, eskaerak aurkezteko epe berria irekitzen da, 30 egun naturalekoa, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29koan, argitaratutako deialdirako eskabidea jada aurkeztu duten izangaiek ez dute berriz aurkeztu beharko.

Cintruenigon, 2023ko urtarrilaren 3an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2300201