8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1202E/2022 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Muruarte Solar I (5085-CE) eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoen eta energia ateratzeko azpiegituraren (5086-CE) ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena. Sustatzailea Mes Solar XVII SL da.

Ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren prozedura hasteko helburuz, Mes Solar XVII SLk, 2022ko martxoaren 8an, Muruarte Solar I (5085-CE) eta Muruarte Solar II (5086-CE) parke fotovoltaikoen eta energia ateratzeko azpiegituraren proiektuak aurkeztu zituen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan.

1. Ebaluazioaren irismena.

Proiektuetan bi eguzki planta fotovoltaiko eraikitzea aurreikusi da, Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II; mugakideak izanen dira eta Tirapuko eta Añorbeko udal mugarteen hegoaldeko muturrean kokatuko dira. Horrez gain, 33 kV-ekoa eta 4 kilometro luze izanen den energia ateratzeko azpiegitura lur azpian eginen da (LSMT), eta Biurrun-Olkotz, Tirapu eta Tebas-Muru Artederretako udalerriak ukituko ditu.

Bi kasuetan instalazio fotovoltaikoa eguzki jarraitzaileekin eraikitzea proposatu da, ardatz horizontalean, hinka bidez. Muruarte Solar I instalazioaren kasuan, proiektuak 21,16 hektareako azalera ukituko du; Muruarte Solar IIren kasuan, berriz, 16,82 hektareako azalera.

Proiektuen deskribapenaren laburpena ebazpen honen I. eranskinean dago.

2. Ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren prozedura izapidetzea.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikulua eta Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikulua aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak 30 egun baliodunez jendaurrean jarri zituen Muruarte Solar I (5085-CE) eta Muruarte Solar II (5086-CE) eguzki parke fotovoltaikoen eta energia ateratzeko azpiegituraren proiektuak eta haien ingurumen eraginaren azterketak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko martxoaren 1eko 47. zenbakian, iragarki bana argitaratuta.

Izapidetuko den proiektu bakoitzaren kasuan, 11 pertsona eta erakundek 16 alegazio aurkeztu dituzte, eta 12 pertsona eta erakundek 18 alegazio aurkeztu dituzte, hurrenez hurren.

Aldi berean, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluarekin bat etorriz, organo eskudunak kontsulta egin zien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei. Proiektu bakoitzerako 16 eta 15 erantzun jaso ziren.

Organo eskudunak alegazioak eta txostenak igorri ondoren, sustatzaileak proiektuaren eta ingurumen eraginaren azterketaren bertsio berria aurkeztu zuen (bakarra bi proiektuetarako). Proposamen berriak nabarmen aldatu zirenez, 2021eko abenduaren 15ean bigarren aldiz jendaurrean jarri ziren, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 280. alean argitaratutako iragarki bidez.

Bigarren aldiz jendaurrean jarri eta administrazio publiko eta pertsona interesdunei kontsulta egin ondoren proiektu bakoitzerako 5 alegazio eta 12 erantzun jaso ziren; Azpiegitura Energetikoen Atalak 2022ko otsailaren 4an igorri zizkion sustatzaileari.

Organo eskudunak dokumentazioa osorik zegoela egiaztatu ondoren, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen Zerbitzuari.

Ebazpen honen II. eranskinean jendaurreko informazioaren izapidearen emaitza jaso da. Ingurumen arloko edukia duten kontsulten erantzunen laburpena III. eranskinean jaso da.

Proiektuen ingurumen ebaluazioan aski elementu izate aldera, Ingurumen Eraginaren Atalak kontsulta egin zien, halaber, Basoak Kudeatzeko Atalari, Oihan Plangintzarako Atalari eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Baso eta Ehiza Baliabideen Zerbitzuan. Erantzun txostenen edukia ebazpen honen II. eranskinean bildu da.

3. Espedientearen azterketa teknikoa.

a) Alternatiben azterketa.

Izapidetzen ari diren bi proiektuen alternatiben azterketek aukera berberak partekatzen dituzte. Lau alternatiba aztertu dira, "0" alternatiba barne; alternatiba hori baztertu egin da, argudiatuz proiektatutako eguzki plantak ez garatzea, gaur egungo egoerari eta lurzatien nekazaritza erabilerari eutsiz, bada horrek esan nahiko lukeela energia berriztagarriak erabiltzearen, berotegi efektuko gasak isurtzea murriztearen eta klima aldaketaren aurkako borrokaren aurka joatea.

Kokapen onena aurkitzeko baliatutako irizpideen artean daude, besteak beste, irisgarritasuna, lurraren tipologia eta instalazioetan itzalak eraginen dituen haranik edo oztoporik ez egotea, horrek energia galtzea ekarriko lukeelako.

Azterketak 1. alternatiba ere baztertu du; izan ere, kaltea pairatuko luketen zonek ingurumen balio txikia izan arren, Tirapu eta Añorbeko herrietatik gertu daude, eta horiei Olkotz ere gehitu beharko litzaieke, eta Aragoiko Done Jakue Bidea. 4. alternatiba baztertu da aurkeztutako topografia ez delako aldekoa, eta lurra nabarmen egokitu beharko litzateke azalera jarduerara moldatzeko. Azkenik, 2. alternatiba hautatu da bi proiektuak ezartzeko; nekazaritza matrize batean sartutako zona bati dagokio, ingurumen balio handia duten basoen artean, lotura ekologiko gisa betetzen duten paperagatik; paisaia kalitatea ere handia da.

Bi proiektuetan energia ateratzeko linea elektrikorako alternatiben azterketan hiru alternatiba ebaluatu dira, eta ingurumenaren ikuspuntutik egokiena delako 2. alternatiba aukeratu da.

b) Proiektuen eragin nagusien tratamendua.

–Lurzorua eta erliebea.

Proiektuen bertsio berriek zenbait aldaketa egin dituzte ukitutako azalera txikituz eta, sustatzaileak adierazi duenez, ingurumen eragin txikiagoa eta topografia egokiagoa dituzten zonetan bilduz.

Hauek dira lurzoruaren eta erliebearen gainean eragina sortzeko ahalmena duten ekintza nagusiak: eguzki panelak hinka bidez instalatzeko lur mugimenduak, lurpeko linea elektrikoa sartzeko zangak irekitzea, eta barneko bideak eta sarbideak sortzea eta hobetzea. "Proiektu aldatuak" agirietan lur mugimenduei dagokienez aurkeztutako planoen arabera, bai Muruarte Solar I bai Muruarte Solar II parke fotovoltaikoen proiektuetan ikusi da jarduketa zonetan erliebea nabarmen aldatuko dela, nabarmenago Muruarte Solar II proiektuaren kasuan. Alternatiben azterketak % 10 eta % 20 arteko malda eman zion hautatutako alternatibari, bi eguzki parkeen azalera bateratuko heren batean (gutxi gorabehera). Bestalde, LSMTren trazadurak oso malda nabarmeneko zona bat zeharkatuko du (% 30-50).

Eragin horri dagokionez, jasotako txosten eta alegazioei erantzutean sustatzaileak adierazi du proiektuek ez dutela terraza itxurako egiturarik sortuko, eta topografiak orain arte dauden malden antzekoak izanen dituela; egiaztatu da lur mugimenduak eginen direla balizko lur berdinketetarako, 11,01 ha-ko azaleran, lur erauzketako 66.305,44 m³-ko eta lubetako 67.714,31 m³-ko bolumenarekin; horrenbestez, lurzoruaren gaineko ukipena izanen da, ziur aski, are gehiago Muruarte Solar II parke fotovoltaikoaren kasuan, erliebea irregularragoa baita.

–Biodibertsitatea, flora eta fauna:

2021eko ekaineko txostenean adierazi zen moduan, ukitutako azaleran basoak garrantzitsuak dira: erkametzaren (Quercus faginea) eta artearen (Quercus rotundifolia) baso mistoak, eta espezie horien ondoan hazten diren baso orlako ohiko zuhaixkak. Horiek guztiek mendi eta alorren mosaikoa osatzen dute, muga-hesi, lur landugabe eta heskai ugarirekin.

Bertan dagoen landaredia Europar Batasunaren intereseko habitat (BIH) hauei dagokie: 9240 Quercus faginearen eta Q. canariensisen harizti iberikoak, 9340 Quercus ilex eta Q. rotundifolia basoak, 4090 Sastrakadi mediterraneo eta oromediterraneo primarioak eta sekundarioak, non genistak nagusi izaten diren, eta 5210 Frutizedak eta Juniperus zuhaiztiak.

Florari dagokionez, proiektuen eragin eremuan Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan jasotako zenbait espezie izan dira. Puccinellia fasciculata (Torr.) E.P.Bicknell eta Orchis papilionacea L.

Eremuko fauna aberastasunari dagokionez, nekazaritza eta baso paisaiaren edo Mediterraneoko landazabalaren garrantzia eta balioa ez da paisaia hutsera mugatzen; izan ere, eremu biogeografiko mediterraneoaren iparraldeko mugan dago kokatuta, eta eragin kantauriarrak ditu; basoak eta nekazaritza lurrak txandakatzen direnez, biodibertsitate handiko eremua da, eta animalia espezie ugari bizi da bertan; besteak beste, "harrapakin espezieak". Horiei esker, aldi berean, espezializatuagoak diren beste batzuk ere badaude. Mosaiko erako lurralde egitura hori habitat bera partekatzen ez duten espezie eta populazioak elkartzeko tokia izaten da. Hala, zona horretan gutxienez ornodunen 180 taxon daude, gehienak hegaztiak edo saguzarrak. Hainbat espezie babestuk eremu hori erabiltzen dute bizitzako eremu gisa (hazteko, bizi eremu eta elikatzeko eremu gisa). Besteak beste, miru gorria nabarmendu behar da; baditu bertan habiagileak, eta gutxi gorabehera gertu dauden beste eremu batzuetatik ale ugaltzaileak biltzen ditu, eremua elikatzeko toki modura bisitatzen baitute.

Horrez gain, ugalketa garaian eta/edo negu pasoko garaian, katalogatutako beste espezie harrapari batzuk ere biltzen dira, hala nola mirotz urdina, mirotz zuria eta sai zuria. Babes bereziko araubidea duten espezieen Estatuko eta/edo autonomia erkidegoko zerrendetan daude espezie horiek, eta batzuk desagertzeko arriskuan ere katalogatu dira. Badira intereseko beste espezie batzuk ere, hala nola sai arrea, miru beltza, arrano sugezalea, mendebaldeko zingira mirotza, gabirai arrunta, zapelatz arrunta, arrano beltza, arrano txikia, belatz gorria eta belatz europarra. Eta gaueko harraparien artean: hontz zuria, apo hontza, hontz handia, mozoloa, hontz ertaina eta zingira hontza. Halaber, inguruan instalatutako parke eolikoen ingurumen jarraipenean beste hegazti espezie batzuen hilkortasun datuak jaso dira, esaterako Naumann belatza, belatz handia eta liztorjale europarra.

Bestalde, eremu hori migrazioan dagoen hegazti faunak gehien erabiltzen duen Nafarroako ibilbideetako baten barruan dago, nahiz eta ibilbide horren erabilera Zidakos ibairantz areagotzen den.

Urteko zikloan landa inbentario batek egiten duen abifaunaren azterketako emaitzak Ingurumen Eraginaren Azterketa (IEA) honen 4. eranskinean aurkeztu dira eta aurretik aipatutako espezieak espezie zaurkorrenen artean daudela baieztatu du.

Kiropteroen inbentario bat ere jaso da; bertan eremua 11 grabazio puntutik ageri da, eta horietako lauren erregistroak jaso dira. Aurkitutako espezie batzuk ez dira argi identifikatu, baina desagertzeko arriskuan katalogatuta daude, esaterako Miniopterus schreibersii.

Aurreko guztiaz gain, aintzat hartu behar da Nafarroako Ubideari lotutako ureztaketa ezarri izanak eraldaketa garrantzitsua eta nekazaritza jarduera bizia eragin zuela Artaxoako udalerriko lur azalera handi batean, eta horrek azalera erabilgarri garrantzitsu bat galtzea eta/edo hondatzea ekarri zuela baso inguru menditsuago baterantz bultzatutako espezie askorentzat; inguru menditsuago horretan planteatu dira, hain justu ere, Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II proiektuak, eta dagoeneko presio handia pairatzen duen zona da, haize sorgailuen kontzentrazio handia dela medio.

Ezin da ahaztu, ezta ere, proiektuen esparruaren inguruan, hegoaldean eta mendebaldean, 2016ko abuztuko eta, berriki, 2022ko ekaineko suteak erasandako eremua dagoela; horrenbestez, proiektuak hartuko dituen nekazaritza matrizean dagoen landaredi mota horretako unada, heskai edo gune oro bereziki garrantzitsua da.

–Konektagarritasuna galtzea.

IEAren zortzigarren eranskinean habitaten galeraren eta konektagarritasuna haustearen inpaktua aztertu da, eta bertan ondorioztatu denez, eragin hori bateragarria da eta are positiboa ere bada, pentsatuz gero zona horrek ez duela ingurumen baliorik, lehorreko alorrak direla eta horietan landaredi naturaleko ezponda guztiak errespetatzen direla; hala, ingurumen organo honen aburuz, eragin horren ebaluazioak ez du aintzat hartu mendi eta alorren mosaikoaren multzoa hondatu eginen dela eta funtzionalitatea galduko duela.

Izapidetuko diren proiektuek baso eta nekazaritza matrizean presentzia izatea, bereziki Muruarte Solar II parke fotovoltaikoaren proiektuaren kasuan, batez ere iparraldeko muturrean kokatutako inguratzaileetan, ordezkaritza onarekin baso teselen kopuruari dagokionez, eta mantentze egoera onean, horrek konektagarritasun ekologikoa galtzea ekarriko du, bai toki mailan, ekosistemen harremanak zuzenean aldatuko direlako (trofikoak eta ugaltzekoak) isolatuko diren baso unada, heskai eta laborantza artean, bai eskualde mailan, horrelako mosaikoek konexio funtzio argia betetzen dutelako urrutiago dauden espazioen artean, nahiz eta babestuta eta/edo deklaratuta ez egon.

–Eragin metagarriak eta sinergikoak.

Izapidetu behar diren bi eguzki parkeen ingurumen eragina nabarmen areagotuko da energia ekoitzi eta garraiatzeko eragin eremuan dagoeneko martxan dauden azpiegituren efektu metagarriak eta sinergikoak aintzat hartuz gero.

Inguruan azpiegituren kontzentrazio oso handia dago, bereziki energetikoen kasuan, IEAk (8. eranskina) aitortzen duen moduan. Ingurua energia eolikoa sortzeko proiektuekin erabat inguratuta dago, orain existitzen direnak zein izapidetzen ari direnak (Tirapu, Eneritz-Tirapu, Doneztebe, La Calera, Karakidoia, Egastiaga, Alaitz, Barasoain (1, 2, 3), Akermendia eta Valdetina), 90 haize sorgailu ingururekin 5 kilometroko buffer batean, bi proiektuetako poligonalean, hainbat lerrokaduratan eta altuera desberdinetan banatuak. Instalazio horiei izapidetzen ari diren eguzki parkeak gehitu behar zaizkie (Serena Solar 1etik 5era eta Amaya Solar 4). Bestalde, poligonala bera ekialdean eta mendebaldean elektrizitatea garraiatzeko lerroen trazadura artean zedarrituta dago, hain justu ere linea hauek: Orkoien-Tafalla (220 kV) eta Castejón-Muru Artederreta 2 (400 kV), Tafalla-Cordovilla 1, Muru Artederreta - Doneztebe eta Muru Artederreta-Alaitz (66 kV), eta abar. Horrez gain, poligonalak Itsaso-Castejón-Muru Artederreta (400 kV) eta Muru Artederreta -Lizarrerria (220 kV) lerroen trazaduren zati bat ere hartzen du.

Energia instalazioen dentsitate handiak, baita existitzen diren zein proiektatu diren bide azpiegiturek ere, proiektuen ondorioak paisaia eta faunarantz bultzatzen dituzte modu sinergikoan, bereziki fauna hegaztirantz, eta gaur egun talka egitearen ondoriozko hilkortasun arriskua nabarmen areagotuko da; horrez gain, lurraldean dauden horrelako mosaiko bakanetako bati lotutako espezie askorentzat azalera erabilgarria txikitu eginen da, eta ez da beste inon berreskuratuko.

Hala ere, sustatzaileak alegazioei erantzutean argudiatu duenez, izapidetzen ari diren parke fotovoltaikoak ezarriz, Barasoain parke eolikoaren alboan kokatutakoak, ingurumen eragina murriztu eginen da, dagoeneko hondatutako eremu bat delako, hain zuzen ere energia azpiegiturek hondatutakoa. Hori dela eta, aztertu daiteke Muruarte Solar I parke fotovoltaikoa kokatzea Muruarte Solar IIren hegoaldeko muturrean kokatutako inguratzailearen alboan, nahiz eta gogoan izan behar dugun, aurreko paragrafoetan esan dugun moduan, mota horretako instalazioetarako lurraldeak duen harrera-muga. Horren haritik, jakinarazi da Muruarte Solar I parke fotovoltaikoa eta Muruarte Solar IIren zati bat ezartzeko aukera aztertu arren erabat ezinezkoa izanen dela etorkizunean handitzea.

–Sute arriskua.

Berriki (2016 eta 2022) izapidetzen ari diren bi proiektuen inguruan izandako suteek argi utzi dute zona horretan dauden mosaikoak oso zaurgarriak direla. Mota horretako jarduerak ingurune naturalean ezartzeak sute arrisku argia dakar, eraikitze lanetan eta ustiatze faseko mantentze lanetan makineria erabili behar delako, eta, horren ondorioz, zorrotz bete behar da baso suteak saihesteko une bakoitzean indarrean dagoen lurzoru urbanizaezinean "sua" erabiltzea arautzeko foru araudia.

–Paisaia.

Paisaiari egiten zaion eraginari dagokionez, azterketak paisaia ebaluatzeko berariazko dokumentua dakar (6. eranskina), eta bertan ingurumen eraginaren ebaluazioa jaso da, oinarritzat hartuz paisaiaren kalitatea eta ahultasun bisuala behaketa puntu nagusietatik (herriak, komunikazio bideak, TAP). Azterketan paisaiaren simulazioak jaso dira.

Paisaian izanen den eraginari buruzko IEAren azken ondorioei dagokienez, ezinezkoa da azken balorazioarekin bat etortzea; izan ere, neurri zuzentzaileak aplikatu ondoren, eragin moderatu gisa kalifikatu baitu, gutxienez Muruarte Solar II parke fotovoltaikoari dagokionez, proiektu honen esparruko agertokian dagoen baso eta nekazaritza matrizean osorik kokatuta dagoelako.

IEAk aitortu du paisaia baso mosaiko eran egituratuta dagoela, baina, hala ere, paisaia-kalitatean oinarritutako ebaluazioa egin die lurzoruaren erabilerei, banaka harturik, oso balio txikia emanez lehorreko nekazaritza paisaiei, hain zuzen ere IEAren arabera parke fotovoltaikoak instalatzearen kaltea jasanen lukeen eremu bakarrari. Horrez gain, IEAren arabera, neurri zuzentzaileak aplikatuz, esaterako landaredi perimetroa sortuz eta baso zatiak areagotuz, eragin bisuala murriztu eginen da.

Ingurumen administrazio honen aburuz, ebaluazioan mendi eta alorren mosaikoa ez da osotasunean aintzat hartu, kalitate handiko paisaia osaera baita, aniztasun kromatikoa, testurala eta lerroena dela medio; hala, aniztasun hori berez eta partzialki desbirtuatu du, Barasoaingo parke eolikoaren eta gertuko inguruan dauden beste instalazio eolikoen presentzia dela eta.

Mendi eta alorren mosaiko erako paisaia gero eta bakanagoa eta bereziagoa da, eta izapidetzen ari diren proiektuen kasuan, inguruan garatu diren nekazaritza intentsibo eta lurzati berrantolamenduko proiektuek gogor kaltetu dute. Horregatik, horrelako instalazioak industria motako instalazioetatik gertu garatzea, baso eta nekazaritza ingurunean garatzen direnean, xehetasunez ebaluatu behar da, eta behar diren paisaia eraginaren prebentzio zein zuzenketa neurri guztiak jaso behar dira, azkenean proiektua paisaiaren ikuspuntutik bateragarritzat jo ahal izateko.

Bestalde, proiektuak ukitutako eremua LAP 3 planaren (Eremu Zentrala) barruan dago, LAP 4 planaren (Erdialdeko Eremuak) mugan. PN9-Paisaia eranskinarekin bat etorriz, eremua horrela kategorizatu da: gorde beharreko lurzoru urbanizaezina. Paisaia balioa duen lurzorua, Nekazaritza eta abeltzaintzako kultura paisaiak, "Carrascal mendatearen ingurua errepidearen bi aldeetan, Puiura arte". Paisaia multzo horren barruan hainbat aniztasun antzematen dira, kasu honetan mendi eta alorren mosaiko dibertsifikatua da. Eremu horien bokazio nagusia natura ustiapen estentsiboa den arren, paisaia eta ingurumen osagai argia ere badute. Horrenbestez, LAP 4 planean bertan proposatu da egiten diren jarduketek ez ditzatela sinplifikatu eremu horiek, eta ez da baimendu behar alorren artean dauden landaredi naturaleko guneak luberritzea. Horrez gain, lur lauko azalera zabalak okupatzea ekarriko duten energia aprobetxamenduak instalatzea saihestea proposatu du (eguzki baratzeak).

Aurreko guztiarekin bat etorriz, parke eolikoaren iparraldean kokatutako bi inguratzaileak bideraezintzat jo dira, Muruarte Solar II parke fotovoltaikoan jasotakoak; hortaz, izapidetzen ari diren bi proiektuen aldeko ingurumen irizpena jasotzeko nahitaez baztertu egin behar da.

–Nafarroako arkitektura eta arkeologia ondarea.

Ondare Arkitektonikoaren Atalak emandako txostenarekin bat etorriz, balio horri dagokionez ez da kalterik espero. Energia ateratzeko lur azpiko linearen bertsio berriari dagokionez, lur azpiko bi bidegurutzerekin Aragoiko Donejakue bidearen gainean, Muru Artederreta herritik gertu (UTM koordenatuak: X:609.122 Y:4.724.672, X:609.667 Y:4.725.266), erakunde hau ados dago.

Ondare arkeologikoari dagokionez, eta zehazki Muruarte Solar I proiektua dela eta –ezarpen eremuan katalogatutako bi aztarnategi ukitzen ditu, Xabal (id. kod.: 09312290013) eta Mantxurain (id. kod.: 09310180025), bigarren graduarekin–, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren txostena aldekoa da, baina eguzki instalazioaren lurretan proiektuak garatzeko fasean aurretiazko zundaketak eta jarraipen arkeologiko intentsiboa egitearen baldintzapean jarri da, betiere bat etorriz Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin.

Nolanahi ere, prospekzio arkeologiko berriak eskatu izana ikusita, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak adierazi du eskatutako lanak Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendaria nagusiaren azaroaren 4ko 291/2020 Ebazpenak emandako baldintzapean jarri behar direla; horren bidez, premiazko esku hartze arkeologiko bat egitea baimendu zen.

–Ukipena onura publikoko mendietan (OPM).

IEAn jaso denez, eguzki parkeak kokatzeko lurrek partzialki eragina izanen dute onura publikoko mendi hauetan: Cocorrico 611. OPM; titularra Tirapuko Udala da; eta El Chaparral 364. OPM; titularra Añorbeko Udala da. Muruarte Solar I eguzki parkeak oso eragin txikia izanen du onura publikoko mendian; okupazioa handiagoa da Muruarte Solar II parkearen kasuan.

Horren haritik, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak jakinarazi du bi parke fotovoltaikoen kasuan, eta lurretako batzuk gaur egun onura publikoko lur gisa katalogatuta egon arren, horietako gehienak historiako une desberdinetan jarri zirela laborantzan (ikusi ortoargazki historikoak: 1927-1934, 1966-1971 urteak); gainera, Nekazaritza Ministerioko Lurzatiak Berrantolatzeko Zerbitzu Nazionalaren lurzati berrantolamenduen xede ere izan ziren 1965-1971 bitartean. Hala, herri titulartasuneko azalera, laborantzarako erabili zein ez, berrantolamenduaren ondotik, neurri handi batean bat dator onura publikoko mendiaren jatorrizko azalerarekin.

Gaur egungo Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoa berrikusteko fasean dago, baina hizpide dugun eremuan ez du alegaziorik jaso jendaurrean jartzeko faseetan.

Aurretik azaldutakoa eta lur horien historia oinarritzat hartuz, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren aburuz ez da bidezkoa mendi horien onura publikoarekin bateraezintasuna adieraztea mendi horiek biziki eraldatu baitziren aurretik, onura publikoko mendien lege izaera mantendu arren. Hala ere, atal horrek Mediterraneoko landazabalaren paisaia horren balioa nabarmendu du landaredi atlantikoa eta mediterraneoa elkartzen diren tokian, bertako animalia eta landare espezieen aniztasuna eta aberastasuna, eta inguruan Nafarroako flora mehatxatuaren katalogoan jasotako landare espezieak egotea.

–Energia ateratzeko azpiegiturak.

Proposamen berriak energia ateratzeko 33 kV-eko linea planteatu du lur azpian, 4 km-ko luzera izanen duena; horrenbestez, faunan eta paisaian izanen duen eragina nabarmen murriztu da. Lineak egoera onean dauden erkametz eta hariztien unada pare bat zeharkatuko ditu, eta, gainera, Besaire ibaia ere gurutzatuko du, baina ingurumen balio apaleko baratze inguru batean. Obrak egitean kalea irekiko da, zanga irekitzeko, eta, horren ondorioz, landaredi naturala modu itzulezinean desagerraraziko da; horrenbestez, ez da beteko otsailaren 24ko 64/2006 Foru Agindua; hala, energia ateratzeko azpiegitura horren ingurumen bateragarritasuna ebazpen honetan jasotako prebentzio neurriak eta zuzenketa neurriak betetzearen baldintzapean egonen da.

Energia ateratzeko lur azpiko linea NA-6020 errepidearekiko paraleloa da, eta errepide hori, aldi berean, sailkatu gabeko P-6ari gainjartzen zaio. Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak proiektuaren aldeko txostena eman du abelbideei dagokienez, betiere bat etorriz Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legearekin. Atal horrek, gainera, jakinarazi du kasu horretan, abelbideak errepideekin gurutzatzen direnean edo paraleloan doazenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren titulartasuneko errepideen izaera gailenduko dela, jabari publikoko ondasunak dira eta erabilera orokorraren mende daude, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen arabera. Hala, aplikagarria zaie Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legearen babes eta defentsa araubidea, ibilgailuentzako bideen integritatea, ustiapen zuzena eta bide segurtasuna zaintzen dituena; nahitaezko baimenik gabe ezin da jarduketarik egin ez elementu arrotzik jarri, ezta alboko jabari publikoko eremuan ere.

Tebas-Muru Artederretako Udalak desadostasuna agertu du 220/30 kV-eko Muruarte Promotores azpiestazio elektrikoaren kokapena dela eta, bai hautatutako kokapenagatik bai ibarraren barrualderantz duen posizio geografiko garaiagatik, Muru Artederretako erdiguneranzko eta ibarreranzko ikuspegietan azpiestazioak kokaleku nabarmena izanen baitu. Hala, haien ustez, ez dirudi kokapena justifikatuta dagoenik, eta, espedientearen parte ez den arren, kokapen horrek edo beste batek izapidetzen ari diren proiektuen multzoa baldintzatu lezakeela ohartarazi dute.

Nolanahi ere, onargarria izan liteke 220/30 kV-eko Muruarte azpiestazio kolektorearen paisaia-eragina lurzati degradatu batean kokatuta, instalazio militar zaharren alboan, paisaia-integrazioko neurri egokiak aplikatzen badira (landare pantaila egokia).

4. Ingurumen organoaren ondorioak eta balorazioa.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalak, izapidetzen ari diren proiektuen ingurumen eraginaren azterketa teknikoa eginda, ondorioztatu du ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedura behar bezala burutu dela.

Proiektuen ingurumen ebaluazioan aintzat hartu da jasotako txosten eta alegazioen edukia, bereziki erliebea aldatzearen eraginari, lurzoru galerari, okupatuko den mendi eta alorren mosaikoaren gaineko eraginari, fauna eta florari, intereseko habitatei eta paisaiari dagokienez. Gainera, proiektuek lurraldearen zatikatzean eta eragin sinergiko eta metagarrietan izanen dituzten ondorioen erreferentziak ere aintzat hartu dira.

Ebazpen honen azalpen atalean jasotako oharrak ikusita, bi proiektuek ukitutako lurraldearen ingurumen ezaugarriei dagokienez (ingurumen aberastasuna, erliebe irregularra, horrelako instalazioak hartzeko lurraldearen gaitasun mugatua instalatuta eta proiektatutako energia potentziagatik), ulertu da lurraldea, Muruarte Solar II parke fotovoltaikoari dagokion azaleran, Barasoain parke eolikoaren iparraldean kokatutako inguratzaileetan, ingurumen eta paisaiari lotutako muga garrantzitsuak dituela, eta ziurrenik efektu negatiboak eraginen dituela ingurumenean, ingurumen eraginaren azterketan zein aurkeztutako agiri osagarrietan aurreikusitako eraginak zuzentzeko eta prebenitzeko neurriak aplikatu arren.

Muruarte Solar I parke fotovoltaikoari eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoko hegoaldeko inguratzaileari dagozkien azaleren kasuan (Tirapuko udal mugarteko 4. poligonoko 43.-46. katastro lurzatien zati bat, 4,52 ha-ko azalera duena), erabat lurperatutako energia ateratzeko azpiegituraren trazadurari dagokion azaleraz eta horiei lotutako gainerako energia azpiegiturez gain, jakinarazi da ingurumen eta paisaiaren ikuspuntutik askoz zona sinplifikatuei dagozkiela.

Nolanahi ere, ohartarazi da mugako egoeran dagoela balizko handitze lanetarako, ezarpen gehigarrietarako edo aldaketak egiteko, horren ondorioz proiektu honen eremuan dagoen mendi eta alorren mosaikoko zona batzuk okupatuko badira.

Ingurumen Eraginaren Atalak proposatu du Muruarte Solar II parke fotovoltaikoaren proiektuaren aurkako ingurumen eraginaren adierazpena egitea Barasoain parke eolikoaren iparraldean kokatutako bi inguratzaileetan, eta Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoen proiektua egiteko aukeraren aldeko ingurumen eraginaren adierazpena ematea aipatutako parke eolikoaren hegoaldean dagoen inguratzailean, energia ateratzeko azpiegiturarekin batera; IEAn jasotako eraginak zuzentzeko eta prebentzio neurri guztiak bete beharko dira, baita ebazpen honetan proposatutakoak ere.

Adierazitakoarekin bat etorriz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Muruarte Solar I parke fotovoltaikoaren (5085-CE) eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoak Barasoain parke eolikoaren hegoaldean duen inguratzailearen (Tirapuko udal mugarteko 4. poligonoko 43.-46. katastroko lurzatien zati batean kokatua) eta horri lotutako energia ateratzeko azpiegituraren aldeko ingurumen eraginaren adierazpena egitea, eta Muruarte Solar II (5086-CE) proiektuak Barasoain parke eolikoaren iparraldean dituen bi inguratzaileen aurkako ingurumen eraginaren adierazpena egitea; bi proiektuak Mes Solar XVII SLk sustatu ditu.

2. Ezartzea goiburuan aipaturiko espedienteari erantsitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz garatu beharko dela proiektua, baita honako baldintza hauek betez ere:

1.–Zuinketa lanetan zinta eta marka ikusgarriekin balizatuko dira obren eraginpean egonen diren azalera guztiak, edozein sakan, heskai edo landaredi naturaleko unadarekin muga egiten badute, suntsitzea edo narriatzea saihesteko. Horren haritik, Tirapuko 4. poligonoko 44. lurzatiko baso unada mantendu beharko da, baita aldeko adierazpena jaso duten Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoen inguratzaileen barruan zein kanpoan dagoen horrelako formazio oro ere. Aldi baterako eta behin betiko okupazio azalerak, makineria ibiltzeko zonak eta sarbideak jasoko dira. Lurzatien arteko banaketen mugak eta bertan dagoen landaredia mantentzeaz gain, egun dauden harri metak errespetatuko dira, faunarentzat intereseko lekuak direlako nekazaritzarako bete-betean den ingurune baten barruan. Neurri hau aplikagarria izanen da lur azpiko linea elektrikoaren trazadurak eta zangek ukitutako azaleretan.

2.–Lur azpitik eginen den energia ateratzeko linearen trazadura mugitu eginen da landaredi natural baliotsua ukitzen duen tarteetan. Hala, hirigintza aldetik bideragarria bada, La Campistako bidearekiko paralelo doan tartean bide horretatik bideratuko da zanga, eskuineko tartea inbaditu gabe. Hirigintza aldetik bideragarria ez bada, landare masaren gaineko eragina murriztuko duen beste edozein aukera aztertuko da. Hortik, NA-6020 errepidearekiko bidegurutzean, 5. kilometroaren inguruan, errepide horretatik joko du eta, ahal dela, hegoalderantz jaitsi gabe eginen du, salbu eta lehendik badiren edo planifikatuta dauden beste jarduketa batzuekin topo egiten badu.

3.–Lurra berdintzeko lanek ez dute sortuko 2-3 metro baino gehiagoko lur erauzketarik edo lubetarik. Ezpondarik sortzen bada, etzanak izanen dira, 3H/2B baino gutxiagoko maldarekin, haien goialdeak biribilak izanen dira, eta lubeta ezponden gainean gutxienez lur begetalezko 30 cm-ko geruza jarriko da.

4.–Lurrak kendu edo hondeatu aurretik obrek ukitutako azalera guztietatik lur begetala kenduko da, gutxienez 30 cm-ko sakonerako profilean (aldi baterako edo behin betiko okupazio azalerak). Aurkeztutako dokumentazioan horretarako aukeratutako espazioetan metatuko da material hori (2021eko azaroko IEA), 2 metro baino gutxiagoko kabailoiak sortuz.

5.–Lur mugimenduetako soberakinak ahal bezainbeste aprobetxatzeko ahalegina eginen da, obran bertan erabiliz. Obran berean erabiliko ez diren lur soberakinak hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu, eta lehentasunezko helburua izanen da inguruko espazio narriatuak lehengoratzea. Lehengoratzeko lanetan erabiliko ez diren lurrak zabortegi baimendu batera lekutuko dira. Nolanahi ere, lurren lekualdaketa eskatzen duten operazio guztiek Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalaren aldeko txostena beharko dute.

6.–Lur mugimenduak eurien garaian egiten badira, eta sedimentuak eramaten badituzte proiektuko eremua zeharkatzen duten arroiletara, drainatze osagarriak eginen dira, jariatze urak bideratzeko solidoei eusteko sistemetarantz; urak drainatze sare nagusian isuri aurretik kokatutako puntuetan ezarriko dira sistema horiek.

7.–Obrek ukitzen dituzten eremu guztiak, eta bereziki jarraitzaileen arteko lurrak, destrinkotu eginen dira, ereiteko prestatuko dira, eta inguru horretan berezkoak diren espezieen landa eremuko hazien nahasketa batekin ereinen dira, malda moderatuen kasuan hidroereitea erabiliz, polinizatzaileen presentzia sustatuz.

8.– Makineria igarotzean obra eremuarekin muga egiten duen landarediari kalte egiteko arriskua badago, aldez aurretik eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusi honetako basozaintzak gainbegiratuta, obra eremua inbaditzen ahal duten adarrak eskuzko baliabideekin inausiko dira.

9.–Muruarte Solar I parke fotovoltaikoko moduluen eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoko inguratzailearen arteko mugan dagoen hesia aldatu beharko da, igarobide gehigarri bat uzteko, igarobide ekologiko modura sortuko direnez gain, N-S orientazioan, gutxienez 10 metro zabal, UTM ETRS89 30T koordenatu hauen artean:

  • Igarobidea hauen artean: 607422 m E / 4720629 m N eta 607452 m E / 47206606 m N. Hesiak behar adina atzeratuko dira 10 metroko zabalera izanen duten igarobide ekologikoak utzi ahal izateko. Potentzia instalatuaren galera Añorbeko udal mugarteko 11. poligonoko 31. lurzatiaren iparraldean konpentsatzen ahalko da, han proiektatutako inguratzaileak 30 metroko distantzia uzten baitu Mantxuraingo bidetik.

10.–Aurkeztutako dokumentazioaren arabera hesia zinegetikoa izanen da, eta seinaleei eta iragazkortasunari dagokienez IEAn ezarritako jarraibideak beteko ditu; itxiturako goiko hariak ez du elementu zorrotzik izanen.

11.–Obrak hasi aurretik paisaia eta ingurumena integratzeko proiektu bat aurkeztu beharko da, Biodibertsitatearen Zerbitzuak ikuskatu eta ontzat eman dezan; bertan, hesiaren inguruan instalazioetan pantailak jartzeko IEAn aipatutako landaketaz gain, landatutako sailen eta modulu fotovoltaikoen artean uharte batzuk sortzea ere aurreikusi beharko da, lehenago aipatutako igarobideen konektibitatea indartzeko. Aipatutako landaketa horiek zuhaitzen eta zuhaixken ilara bikoitzean eginen dira, hiruzuloka jarriz aipatutako igarobide bakoitzaren alde bakoitzean eta hesiaren kanpoaldean. 1 eta 2 zapa arteko aleak erabiliko dira, ontzian, honako espezie hauetako batzuk hautaturik –erkamezti iberiarren serie gaztelar-kantauriar, errioxar-lizarratar eta camerotarra, faziazio mesomediterraneoa Quercus cocciferarekin (Spiraeo obovatae. Querceto fagineae S.)–: Quercus rotundifolia, Quercus faginea, Quercus coccifera, Sorbus torminalis, Crataegus monogyna, Acer monspessulanum, Prunus spinosa, Ligustrum vulgare, Viburnun lantana, Lonicera etrusca, Juniperus oxycedrus, eta abar.

12.–Aipatutako landaketa lanak azaroa eta otsaila bitartean eginen dira, obrak egin eta gero, eta ustiapenaren bizitza osoan zehar egoera onean irautea bermatzeko zaintza eta ureztapena emanen zaizkie. Horrez gain, babestu eginen dira, abeltzaintzaren eragina saihesteko (tutu babesleak eta zurkaitzak jarriz).

13.–Aurreko baldintzari dagokionez, plakak ezartzeko eremuan dagoen landaretza kontrolatzeko eta mantentzeko ohiko metodo gisa, abeltzaintza estentsiboa erabiltzea gomendatzen da eta, behar berezia izanez gero, sasi garbitze mekanikoa baimenduko da. Herbizidak erabiltzea espresuki debekatua dago.

14.–Lanak egin bitartean Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoan (139/2011 ED) jasotzen den espezieren baten presentzia detektatzen bada, lanek kaltetuko luketena, berehala jakinaraziko zaio Biodibertsitatearen Zerbitzuari, eta hark xedatzen duena bete beharko da.

15.–Proiektua zenbait espeziek habiak egiteko habitat egokietan kokatuko da, besteak beste mirotz urdinaren eta zuriaren habitatetan; hori aintzat hartuz, makineria obra eremuan sartu aurretik, habien prospekzioa eginen da, baldin eta obrak martxo hasieratik uztail amaierara bitartean egin behar badira.

16.–Lagomorfoak, karraskariak eta bestelako animaliak kontrolatu behar badira, egokiak diren baimenak eskuratu ondoren, baliabide mekanikoak eta biologikoak erabiliko dira eta guztiz debekaturik egonen da pestizidak, intsektizidak, errodentizidak eta bestelako pozoiak erabiltzea.

17.–Lur azpiko linea elektrikoak 6. abelbidearen trazadurarekin bat egiten duenez, partzialki NA-6020 errepideak okupatzen duena, proiektuak Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legea bete beharko da eta zortasun eremua ezarri beharko da (alde bakoitzean 3 metrokoa abelbideko lurzatien kanpo ertzetik); Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 111.2 artikuluaren –Jarduera debekatu eta bateraezinak– bidez ezarri zen hori. Nolanahi ere, zuinketa fasean abelbide horren legezko zabalera behin betiko okupatzea saihestuko da.

18.–Lotutako eraikinak (transformazio zentroak, azpiestazioa, etab.) ingurunearekiko harmonia errespetatuz diseinatuko dira, eremuko eraikin motekin bat eginez eta bat datozen eta paisaian integratzea errazten duten koloreak erabiliz.

19.–Panelak garbitzeko ezarriko den sistemak ez du erabiliko produktu kimiko kutsagarri edo arriskutsurik.

20.–Obrak egitea, gainera, Xabal (id. kod. 09-31-229-0013) eta Mantxurain I (id. kod. 09-31-018-0025) aztarnategiei dagokienez IEAn proposatutako neurrien mende ere egonen da, Muruarte Solar I parke fotovoltaikoaren ezarpen eremutik gertu baitaude; aztarnategiak ukipen orotatik kanpo gelditu beharko dira, eta 50 metroko babes perimetroa ezarriko da, Nafarroako Inbentario Arkeologikoaren zedarritze ofizialetik neurtuta. Obrek ukitutako gainerako azalerari dagokionez jarraipen arkeologiko intentsiboa egin beharko da, betiere bat etorriz Nafarroako Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin. Lanak egin bitartean lur azpian agertuko balitz aztarna arkeologikoren bat, ordura arte ezezaguna, sustatzaileari gogorarazi behar zaio legezko betebeharra duela horren berri berehala emateko Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Ondare Historikoari buruzko indarreko legediak jasotzen duenaren arabera (Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/85 Legearen 43.3 eta 44. artikuluak).

21.–Aurretik deskribatutako neurriak aplikatu ondoren hondar eraginak ikusita, neurri osagarri gisa ezarri da, IEAk adierazten duen moduan, zona horretako ohiko mendi eta alor mosaikoa mantentzea azken eraikuntza proiektuak ukitutako azaleraren % 50ean (13 hektarea inguru; aurkako txostena jaso duen Muruarte Solar II parke fotovoltaikoaren inguratzaileari dagozkion lurzatietan kokatzen ahal dira), baita lehorreko lugorrien kudeaketa ere. Obrak hasi aurretik, Biodibertsitatearen Zerbitzuaren aurrean egiaztatu beharko da aipatutako lursail horien gaineko erabilera-eskubidea baliagarri dagoela, edo nekazariekin akordioak egin direla.

22.–Horrez gain, neurri osagarri gisa, idoi motako bi aska eginen dira biodibertsitatea sustatzeko; eguzki parkearen bizitza erabilgarri osoan zehar mantendu beharko dira. Idoiak txikiak izanen dira, eta panel fotovoltaikoetatik eta gertuko haize sorgailuetatik urrun kokatuko dira, agorraldietan funtzionalak izanen direla bermatzen duten toki estrategikoetan. Idoien ingurua soilduta egonen da, eta ez da hesitzen ahalko; halaber, ez da landatzen ahalko ez zuhaitzik, ez zuhaixkarik. Ezponda leunak izanen dituzte, eta ezpondaren tarteren batean gehieneko malda 2H/1B izanen da. Kokapena eta diseinua hautatzeko, aholkua eskatzen ahal zaio Biodibertsitatearen Zerbitzuari, zeinak behin betiko proposamena baliozkotu behar baitu gauzatu baino lehen.

23.–Proiektuaren bizitza erabilgarria bukatu ondoren, instalazio guztiak deseginen dira, eta okupatutako lurrak jatorrizko egoerara itzuliko dira.

24.–IEAren 2021eko azaroko bertsioan proposatutako ingurumen zaintzako plana beteko da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 52. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Zaintzara (Iruñeko Barrutira) eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Proiektuen deskribapen teknikoaren laburpena

Izapidetzen ari diren proiektuetan bi eguzki planta fotovoltaiko eraikitzea aurreikusten da, Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II; mugakideak izanen dira eta Tirapuko udal mugarteko hegoaldeko muturrean eta Añorbeko udal mugarteko hego-ekialdeko muturrean kokatuko dira, lehena bigarrenaren hegoaldean. Gutxi gorabeherako erdiko puntuaren kokapena hau izanen litzateke: UTM ETRS89 607.300/4.720.608. Horrez gain, energia ateratzeko azpiegiturak Biurrun-Olkozko eta Tiebas-Muru Artederretako udalerriei eragiten die, biak Nafarroakoak.

Bi kasuetan, eguzki jarraitzaileak izanen dituen instalazio fotovoltaikoa ardatz horizontalean proposatu da, hinka bidez; egituren ardatz (pitch) arteko banaketa 9 metrokoa izanen da, eta ilara artean 4,47 metroko igarobideak geratuko dira. E-W jarraipen egiturak dira, hegoalderantz zehazki orientatuak. Muruarte Solar I parkeak 21,16 hektareako azalera izanen du, 3.150 kVA-ko 5 transformaziogune izanen ditu, eta bertan guztira 550 Wp-ko 30.498 modulu fotovoltaiko sartuko dira; hala, amaierako potentzia 16.773,90 kWp izanen da. 69 inbertsore izanen dira. Muruarte Solar II parkean, 16,82 hektareako okupazioarekin, 3.500 kVA-ko 3 transformaziogune izanen dira, eta bertan guztira 550 Wp-ko 21.528 modulu fotovoltaiko sartuko dira; horrenbestez, amaierako potentzia 11.409,84 kWp izanen da. 46 inbertsore izanen dira.

Modulu fotovoltaikoak serieko 26 modulutan multzokatuko dira (string-ak). Bi proiektuen bertsio berrietan okupazio azalera murriztu den arren, proposamen berrietan potentzia instalatua handitu egin da; potentzia handiagoko eguzki panelak hautatuz lortu da. Azaleraren murrizketa nabarmena da, taula honetan ikusten ahal den moduan:

EPF

JENDAURREAN AURKEZTUTAKO

EZARPENA

JENDAURREAN JARRI ONDOKO

EZARPENA

Potentzia (kWp)

Azalera (ha)

Potentzia (kWp)

Azalera (ha)

Solar Muruarte I EPFa

14.997

39,12

16.773,90

21,16

Solar Muruarte II EPFa

9.998

34,57

11.840,40

16,82

GUZTIRA

24.995

73,69

28.614,3

37,98

Hauek dira ukitutako katastroko lurzatiak:

MURUARTE SOLAR I EPFa

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGARTEA

11

31

Añorbe

11

35

Añorbe

11

37

Añorbe

11

38

Añorbe

4

43

Tirapu

4

46

Tirapu

4

56

Tirapu

4

203

Tirapu

4

204

Tirapu

MURUARTE SOLAR II EPFa

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL MUGARTEA

4

1

Tirapu

4

36

Tirapu

4

37

Tirapu

4

38

Tirapu

4

39

Tirapu

4

40

Tirapu

4

43

Tirapu

4

44

Tirapu

4

45

Tirapu

4

46

Tirapu

4

115

Tirapu

Eguzki parkeetan sortutako energia 33 kV-eko erdi tentsioko lur azpiko linea batek aterako du, 4 kilometro luze, planta fotovoltaikoko CT3 transformaziogunetik, zeina Muruarte Solar I eguzki parkean kokatuko baita, eta CT1 transformaziogunetik, Muruarte Solar IIan, ebaketa zentrotik igarota, 33/220 kV-eko Colectora Muruarte azpiestazio elektrikoko erdi tentsioko (33 kV) gelaxkaraino; azken hori beste espediente batean izapidetzen ari da, eta Muru Artederretako udal mugarteko 3. poligonoko 162. lurzatian kokatuko da. Zangak 1,10 metroko sakonera eta 0,60 metroko zabalera izanen du. Hodiak Tirapu, Biurrun-Olkotz eta Tiebas-Muru Artederretako udalerriak zeharkatuko ditu.

Horrez gain, proiektuan behe eta erdi tentsioko lineak, estazio meteorologikoa eta monitorizazio instalazioak aurreikusi dira. Proiektuaren beste ekintza batzuen artean daude barne bideak eraikitzea, zangak egitea lur azpiko behe eta erdi tentsioko instalazioetarako, lur mugimenduak plataformak sortzeko eta bertan egitura finkoak instalatzeko, inbertsio zentroetarako lur berdinketak, drainatzeak eta itxitura perimetrala instalatzea, hesi zinegetikoarekin, tamaina txikiko fauna igarotzeko hesiaren iragazkortasuna bermatuz.

II. ERANSKINA

Jendaurreko informazioaren izapidearen emaitza

Jendaurrean jartzeko lehen aldia.

Muruarte Solar I parke fotovoltaikoaren proiektua lehen aldiz jendaurrean jartzearen emaitza gisa, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikulua aplikatuz, pertsona eta erakunde hauei dagozkien 16 alegazio jaso dira (batzuek ekarpen bat baino gehiago egin dute): Ana Gurbindo Cizur, Francisco Esparza Esparza, Javier Ignacio Yoldi Zarranz, Gurelur, Salvemos El Perdón 4.0, Gonzalo Pérez Yoldi, Ekologistak Martxan, Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan, Fernando Esparza Undiano, Sustrai Erakuntza fundazioa, Roberto Pascual Orcajo.

Muruarte Solar II parke fotovoltaikoaren proiektuari dagokionez, pertsona eta erakunde hauei dagozkien 18 alegazio jaso dira (batzuek ekarpen bat baino gehiago egin dute): Ana Gurbindo Cizur, Francisco Esparza Esparza, Javier Ignacio Yoldi Zarranz, Gurelur, Salvemos El Perdón 4.0/Erreniega Salba Dezagun, Gonzalo Pérez Yoldi, Ekologistak Martxan, Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan, Fernando Esparza Undiano, Sustrai Erakuntza fundazioa, Roberto Pascual Orcajo, Fernando Lizarraga.

Hona hemen aurkeztutako alegazioen laburpena:

1. Ana Gurbindo Cizur.

Alegazioan honako hau jaso da:

  • Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien ekoizpena handitzea du xede, baina ez du Nafarroako egoera energetikoa aztertzen.
  • Ez dira aztertu proiektua eraikitzean eginen diren CO2 isurketak. Gainera, karbono estolda den nekazaritzako azalera galduko da.
  • Proiektuak lurra mugitzea dakar.
  • Aurkeztutako proiektuak ingurumen kalte nabarmenak eraginen ditu natura eremuetan, eta energia berriztagarrien proiektuen ezarpen tasa altua duten zonetan; horrez gain, beste azpiegitura batzuek eragin sinergiko nabarmenak sortuko dituzte, bereziki hegazti faunaren gainean.

Horregatik guztiagatik, alegazioan ondorioztatu da proiektua Nafarroako gizarte eta ingurumen balioetarako kaltegarria izanen litzatekeela.

2. Francisco Esparza Esparza.

Alegazioan honako hau jaso da:

  • Parkea bere jabetzako lurzatian kokatzea (lurzati hori proiektuaren behin betiko proposamenetik kendu da).
  • Mota honetako energia instalazioen aldean lehen sektorea zigortzea, errenta handiagoak ordaindu behar direlako.
  • LAP 3 planaren arabera inguruak duen paisaia-balio handia.
  • NPEko lursail emankorren erreferentziaren arabera nekazaritzarako produktibitate handia duten lursailak ukitzea.
  • Prospekzio arkeologikoan zereal alorrak ukitzea.
  • Perimetroko hesia, eta hark ehizari dagokionez izanen duen eragina, fauna handia errepidean agertzeko arriskua handitu eta izurri espezieak sustatuko baitira, esaterako untxia.
  • Biodibertsitatearen gaineko eraginak, eta landaretzak eguzki plaketan izan dezakeen itzal efektuaren inguruko ziurgabetasuna.
  • Modulu fotovoltaikoak garbitzeko uraren erabilera ez da ebaluatu (175.380 litro/urteko).
  • Arrisku sismikoa eta lurra irristatzeko arriskua handitzea parkeak eraikitzearen ondorioz.
  • Hondar arkeologikoei kalte egitea.
  • Eragina abifaunan, habitat galera dela medio.
  • Nekazaritza jardueraren abantailak eta parke fotovoltaikoen desabantailak.

3. Javier Ignacio Yoldi Zarranz.

Alegazioan azaldu da proiektua ez dela bateragarria LAP 3 planarekin, plan horretan mendi eta alorren mosaikoari ematen zaion garrantzia dela medio. Alegazioa aurkeztu duenak, gainera, inguru horretan lehorreko alorren errendimenduaren eta ehiza eta paisaia balioaren inguruko informazioa eman du (aipatu du ehiza espezieen presentzia, esaterako eper gorria, pagausoa, basurdea, eta abar). Azkenik, proiektuak ukitutako zonan (Matxoaingo sakana) hontz handia badela aipatu du.

4. Gurelur elkartea.

Talde honek alegazioen lehen puntuan aipatu du izapidetzen ari diren bi proiektu mugakideak aldi berean eta sustatzaile berak aurkeztuta proiektuak zatitu egiten direla. Horrez gain, Muruarte Solar II parke fotovoltaikoaren azalerari buruzko informazio falta salatu dute. Ukitutako lurzatietan dauden habitaten suntsipenaz eta lurraren industrializazioaz ere ohartarazi dute.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 24an emandako 64/2006 Foru Aginduarekiko bateragarritasunari dagokionez, ezarritakoa aplikatu behar da, lurzoru urbanizaezinean eguzki energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko aintzat hartuko diren ingurumen eta hirigintza arloko irizpide eta baldintzak arautu zituena, aipatutako arauan ezarritakoari egin diote erreferentzia (oker egin ere), mota horretako instalazioek gehienez 50 hektareako azalera okupatzeari dagokionez.

Halaber, aurreko Nafarroako Energia Planaren (2005-2010 aldikoa) Ingurumen Eraginaren Adierazpena ere aipatu da, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 197/2007 Ebazpenean argitaratutakoa, dokumentu horretan eguzki parkeetarako 50 ha-ko muga ezarri baitzen; horrez gain, une honetan indarrean dagoen 2030erako Nafarroako Energia Plana (PEN2030) ere aipatu da, autokontsumoa eta sorkuntza banatua sustatzen duena, iradoki baitu eguzki parkeak kokatzen ahal direla industria eremuetan, estalkietan, aparkalekuetan edota etxebizitzetan, baita azken kontsumoko puntutik oso gertu dauden beste leku batzuetan ere.

Alegazioaren beste atal batean jaso da alternatibak aztertzerakoan ez dela bete ingurumen ebaluazioaren prozedurari buruzko araudia.

Ingurumen inbentarioari dagokionez, mendi eta alorren mosaikoa eta haren balioa ez dira behar bezala jaso. Eragin sinergiko eta/edo metagarrien azterketa egokirik ere ez da egin. Gurelurrek azaldu duenez, IEA ez dago osatua, faunen erroldari eta landa-bisitei dagokienez. Talde horrek antzeman duen beste gabezietako bat da ez dagoela lurraren egungo egoeraren eta proiektuko obren ondoko egoeraren planorik.

Energia ateratzeko lineari dagokionez, alegazioak hura erabat edo partzialki lur azpian egin beharra aipatu du, 64/2006 Foru Agindua oinarritzat hartuz.

Azkenik, kultura eta historia ondarean sortuko den eragin larria aipatu da, bereziki Muruarte Solar I parke fotovoltaikoarena.

5. Salvemos El Perdón 4.0/Erreniega Salba Dezagun 4.0. (lehenengoa)

Talde honek honako hau adierazi du:

  • Añorbeko udal mugartean Muruarte Solar I instalazio fotovoltaikoak ukitutako lurzatiak 11. poligonoko 43., 44. eta 45. lurzatiak dira, landa lurreko ondasunen katastrokoak; Añorbeko Udal Plan Orokorrean (abuztuaren 6ko 26/2012 Foru Agindua) eta LAP 3 (Eremu Zentrala) planean, gorde beharreko lurzoru urbanizaezin modura sailkatu ziren. Horrez gain, plangintzarekin bat etorriz, proiektuak ukitutako zonako mosaiko paisaia zaindu behar dela adierazi dute.
  • Proiektua ez da bateragarria LAP 3 (Eremu Zentrala) planarekin, horren PN7 eta PN8 eranskinetan jasotakoaren arabera; ezta Nafarroako Lurralde Estrategiarekin ere.
  • Proiektuaren paisaia-eragina, aintzat hartuz inguruan parke eolikoen kontzentrazio handia dagoela (La Calera, Los Cerros, Karakidoia, Etxague, Alaitz, Barasoaingo eremu eoliko esperimentala eta Aizkibel). Gaineratu dutenez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 836E/2017 Ebazpenaren bidez formulatutako 2030 Horizontea - Nafarroako Energia Planari buruzko ingurumen adierazpen estrategikoaren ebazpen atalaren laugarren apartatuan ezarri da honako hauek parke eolikoak garatzeko muga garrantzitsuak dituzten zonak direla: "e. Funtzionamenduan dauden haize parkeak han daudelako eragin metakorrak dituzten guneak edo Ingurumen eraginaren indarreko adierazpena duten guneak".
  • Azkenik, adierazi da sustatzaileak ez duela komunikaziorik izan proiektuak ukitutako lurzatien jabeekin.
  • Alegazioak ondorioztatu du aipatuko proiektua ez dela onetsi behar eta eskatutako aurretiazko baimena ukatu egin behar dela.

6. Salvemos El Perdón 4.0./Erreniega Salba Dezagun 4.0 (bigarrena).

Dokumentu berrian talde honek honako hau adierazi du:

  • Paisaiaren gaineko eraginen azterketak gabeziak ditu, behatzaileak maiz izaten diren puntuetatik argazki simulaziorik ez delako egin.
  • Ingurumen eraginaren azterketak ez du aintzat hartu lehendik badiren energia instalazioen eta eremu horretan aurkeztutako beste proiektu batzuen efektu metagarria eta sinergikoa. Gaineratu dutenez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 836E/2017 Ebazpenaren bidez formulatutako 2030 Horizontea Nafarroako Energia Planaren gaineko ingurumen adierazpen estrategikoaren ebazpen atalaren laugarren apartatuan ezarri da honako hauek parke eolikoak garatzeko muga garrantzitsuak dituzten zonak direla: "e. Funtzionamenduan dauden haize parkeak han daudelako eragin metakorrak dituzten guneak edo Ingurumen eraginaren indarreko adierazpena duten guneak".
  • Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoak laborantzarako balio natural handia duten lurretan proiektatu dira.
  • Ingurumen eraginaren azterketak ez du aztertu nola lurzoruaren erabilera aldatzeak berotegi efektuko gasen gehikuntza eraginen duen, Nafarroara zereala inportatzeko beharrizana handituko baita.
  • Alternatibak aztertzean gabeziak daude, ez dago ongi azalduta eta ez ditu alternatiba guztiak aztertzen; esaterako, hiri eta industria lurrak (teilatuak, atikoak, aparkalekuak, orubeak, eta abar) edo produktibitate urriko laborantza lurrak edo utzitako lurrak erabiltzea, 2030 Nafarroako Energia Planean jasotako ingurumen irizpideei eta ingurumen azterketa estrategikoari jarraituz, proiektuaren karbono aztarna ahal bezainbeste murrizteko eta nekazaritza jarduera iraunarazteko.
  • Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II proiektuek, laborantza lurretan kokatuta egon arren eta nekazaritza jarduerari eragiten dioten arren, zuhaitz masek osatzen dituzten habitatei ere eragiten diete, eta Habitatei buruzko Zuzentaraua urratzen dute.
  • Proiektuek lurralde antolamenduko planetan jasotako onura publikoko mendiak ukitzen dituzte, babestu beharreko lurzoru urbanizaezinen kategorian jasotakoak. Hain zuzen ere Añorbeko 364. mendia, Biurrun-Olkotzeko 589. mendia eta, batez ere, Tirapuko 611. mendia. Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan jasota daude (irailaren 6ko 926/1996 Foru Agindua).
  • Proiektuen ingurumen eraginen matrizeak 10 eragin moderatutzat jotzen ditu, eta eragin bat larritzat (abifaunaren gainekoa); hori proiektuen bideragarritasuna berriz aztertzeko motibo garrantzitsua da.

7. Gonzalo Pérez Yoldi.

Javier Ignacio Yoldi Zarranzek aurkeztutako alegazioaren antzekoa; alegazio horren laburpenera jo behar da. (3. alegazioa).

8. Ekologistak Martxan.

Talde honek honako hau adierazi du alegazioan:

  • Nafarroan energia egoeraren aurretiazko azterketa falta da.
  • Proiektuaren eraginen balorazio okerra. Eraginen balorazioan, azpiegitura mota honen efektuak parke eolikoen efektuekin parekatu ditu. Beste eragin batzuen artean aipatu ditu lur mugimenduak, lurraren morfologiaren aldaketak, landare estaldura eta habitatak desagerraraztea, babestutako eremuen arteko konektibitatea galtzea, mehatxatutako espezieak berreskuratu eta mantentzeko planak aintzat ez hartzea, eta abar.
  • Klima aldaketaren gaineko efektuen balorazioan CO2 isurketak ez dira aintzat hartu proiektuaren fase guztietan, panelak sortzeko lehengaiak lortzea barne.
  • Parke fotovoltaikoen inguruneetako eta energia ateratzeko linearen ingurumen balioak ez dira aski aztertu. Beste alderdi batzuen artean, honako hauek aipatu dira:
    • Urtebeteko ziklo osoko abifaunaren azterketa falta da; azterketa botanikoa falta da.
    • Natura 2000 Sareko lekuen arteko konektibitate azterketa ez da zuzen garatu.
    • Proiektua ezartzearen ondorioz eremuan enplegua sortzearen inguruko azterketa osatugabea da.
    • Sinergien azterketan ez da aipatu eremu hori dagoeneko energia sortzeko proiektuak garatzearen ondorioz oso kaltetuta dagoela.
    • Energia ateratzeko lineak lur azpitik joan behar du.
  • Proiektuaren alternatiba modura energia kontsumoa murriztea, efizientzia energetiko hobea eta erregai fosilak ordeztea planteatu da.
  • Ingurumen erantzukizunari buruzko legea aldatzeko eskatzen dute.

9. Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan.

Alegazioa Ekologistak Martxan taldearen zortzigarren alegazioaren antzekoa da.

10. Fernando Esparza Undiano (1.).

Alegazioak Salvemos El Perdón 4.0/Erreniega Salba Dezagun 4.0 taldearen seigarren alegazioaren eduki berbera du.

11. Fernando Esparza Undiano (2.).

Kasu honetan, alegazioa aurkeztu duen pertsonak honako hau adierazi du:

  • Proiektua ez da bateragarria Añorbeko hirigintza plangintzarekin, lautada alubialeko arriskua duen zona gisa kalifikatutako 43. eta 44. lurzatiak ukitzen dituelako.
  • Bateraezintasuna LAP 3 planarekin (Eremu Zentrala), UA7- Mendi eta Alorren Mosaikoan dauden lurrei eragiten baitie.

12. Sustrai Erakuntza.

Talde ekologista horrek honako hau adierazi du:

  • Nafarroan parke eoliko eta eguzki parkeak instalatzeko plangintzarik eza. Proiektuak energia produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako egoera energetikoa aztertzen.
  • Ez da aztertu proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen den CO2 isuria.
  • Lur mugimendu garrantzitsuak sorraraziko dira.
  • Ingurumen eragin larriak sorraraziko ditu zona naturaletan.
  • Alternatiben azterketa ez dago ongi planteatuta eta ez ditu denak aztertu.
  • Proiektua laborantza lurretan kokatuta egon arren, zuhaitz masek osatzen duten habitatari eragiten dio, Habitatei buruzko Zuzentaraua urratuz.
  • Proiektuen ingurumen eraginen matrizeak 10 eragin moderatutzat jo ditu, eta eragin bat larri gisa jo du (abifauna); bideragarritasuna berriz aztertzeko arrazoi garrantzitsua da.
  • Faunari kalte larriak eginen zaizkio; ondorio sinergikoak aztertu behar dira eta faunaren azterketa osatu egin behar da urteko ziklo osoan.

13. Roberto Pascual Orcajo.

Alegazio hau Sustrai Erakuntzaren 12. alegazioaren berdina da.

Jendaurrean jartzeko bigarren aldia.

Jendaurrean jartzeko bigarren aldian bost alegazio jaso dira, bi proiektuetarako berdinak. Honako hauen alegazioak dira: Gurelur, Sustrai Erakuntza fundazioa, Salvemos El Perdón 4.0./Erreniega Salba Dezagun 4.0., Erriberako Ekologistak Martxan-Landazuria Elkartea, Ongaiz-Zangoza aldeko Ekologistak Martxan.

Alegazio berriek ez dute ingurumen alderdi edo gai berririk aurkezten jendaurrean jarritako lehen aldiko alegazioez gain; alegazio horien edukia dagoeneko laburbildu da II. eranskin honetako aurreko apartatuetan, Gurelur elkarteak aurkeztutako alegazio hau salbu:

  • Abifaunaren eta kiropteroen azterketak ez du aintzat hartu Babes Bereziko Basa Florako Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen duen urriaren 16ko 254/2019 Foru Dekretua, bereziki kontuan hartuz mirotz urdinak (GA), mirotz zuriak (KA) eta antzandobiak (KA) zonan duten presentzia eta haien habitatak zaintzeko beharra.

III. ERANSKINA

Kontsulta ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei

Ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteari dagokionez, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua aplikatuz, Muruarte Solar I instalazio fotovoltaikoaren proiektuari dagokion ingurumen ebaluazioa dela eta (5085-CE espedientea), lehen aldian kontsulta hauek egin dira:

KONTSULTA EGIN ZAION ENTITATEA

NOIZ ERANTZUNA

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

2021/06/23

Ingurumen Eraginaren Atala

2021/07/28

Ondare Atala

2021/03/03

Añorbeko Udala

2021/04/15 (3 txosten)

Tebas-Muru Artederretako Udala

2021/04/14

Biurrun-Olkozko Udala

2021/04/15

Tirapuko Udala

ADIF

2021/03/23

I-DE

2021/03/16

EKH

CLH

ENAGAS

2021/03/25

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia

2021/03/08

San Esteban PE (Naturgy)

2021/04/09

Barasoain PE (ERDERNA)

2021/04/09

Ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteari dagokionez, Muruarte Solar II instalazio fotovoltaikoaren proiektua dela eta (5086-CE espedientea), lehen aldian kontsulta hauek egin dira:

KONTSULTA EGIN ZAION ENTITATEA

NOIZ ERANTZUNA

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

2021/06/23

Ingurumen Eraginaren Atala

2021/07/28

Ondare Atala

Añorbeko Udala

2021/04/15 (3 txosten)

Tebas-Muru Artederretako Udala

2021/04/14

Biurrun-Olkozko Udala

2021/04/15

Tirapuko Udala

2021/04/27

ADIF

2021/03/23

I-DE

2021/03/16

EKH

CLH

ENAGAS

2021/03/25

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia

2021/03/09

San Esteban PE (Naturgy)

2021/04/09

Barasoain PE (ERDERNA)

2021/04/09

Epez kanpo jaso dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalaren eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurraldearen Antolamendu eta Paisaia Zerbitzuko Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren txostenak.

Erantzunak antzekoak izan dira bi parke fotovoltaikoetarako, eta honako hauek baino ez dute ingurumen edukia:

–Añorbeko Udala.

Udal horrek hiru dokumentu erantsi ditu, eta horietan alegatu du Muruarte Solar I eta II proiektuek ez dituztela betetzen 64/2006 Foru Aginduak ezarritako irizpideak (lurzoru urbanizaezinean eguzki energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko irizpide eta baldintzak arautzen dituen foru agindua, 2006ko 48. NAO, apirilaren 21ekoa). Izan ere, kokagune egokiei buruzko 3. artikuluak dioenez, ezin da eguzki instalaziorik jarri landatzeko natur balio handia duten lurzoruetan. Hala, lehorreko alorren errendimenduan oinarrituta, Geoportalen arabera (MITECO) 4,1 t/ha-ko produktibitatea duten lurrei eraginen die.

Horrez gain, jakinarazi du ez dela bete Nafarroako Energia Plana 2030, irizpide gisa ezarri baitzuen instalazioak eginen direla produktibitate txikiko laborantza lurretan edo utzitako lurretan, landaredi naturala duten espazioak okupatzea saihestuz.

Horrez gain, idazkian, udal horrek gehitzen du ingurumen eraginaren azterketak ez duela aztertu nola lurzoruaren erabilerak aldatzeak berotegi efektuko gasen gehikuntza eraginen duen, Nafarroara zereala inportatzeko beharrizana handitzearen ondorioz. Bestalde, azaldu du alternatiben azterketak gabeziak dituela, ez dagoelako ongi azalduta eta ez dituelako alternatiba guztiak aztertzen, bereziki karbono aztarna txikieneko eta nekazaritzaren eta ingurumenaren gaineko eragin txikieneko alternatibak. Bukatzeko, adierazi dute proiektuak onura publikoko mendiak ukitzen dituela (kategoria: babestu beharreko lurzoru urbanizaezina).

Beste dokumentu batean, Añorbeko Udalak LAP 3 (Eremu Zentrala) planaren PN7 eta PN8 eranskinetan ezarritako erabilera baimengarrien araubidea hartu du hizpide (gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua, alorrak, LUEGrdNU: A); bertan ezartzen denez, ukitutako lurrak natura aldetik ustiatzeko eta nekazaritzan aprobetxatzeko baliatu behar dira, ingurumen eta paisaia balioak mantentzeko bermea baita. Horrez gain, eta lurraren kategoria aintzat hartuz, lur lauko azalera zabalak okupatzea ekarriko duten energia aprobetxamenduak (eguzki baratzeak) instalatzea saihestu behar dela adierazi du. Halaber, proiektuak uholde-eremuetako lurzatietan izanen duen eraginaren berri ere eman du, eta adierazi du proiektuak nabarmen areagotuko duela Añorbeko udal mugartean eta udalerri mugakideetan lehendik ere baduten paisaia-eragin handia, ukitutako lurretatik gertu dauden parke eolikoek eragindakoa.

Muruarte Solar II parke fotovoltaikoari dagokionez udal horrek azaldu duenez, paisaiaren azterketak gabeziak ditu: ez du proiektatutako instalazio fotovoltaikoen argazki simulaziorik jaso, ez da behatzaileak maiz izaten diren puntuetatik ikusgarritasunaren azterketarik aurkeztu. Halaber, adierazi da ingurumen eraginaren azterketak ez duela aintzat hartu lehendik badiren energia instalazioen eta eremu berean ezartzeko administrazio eskudunean aurkeztutako beste proiektu batzuen efektu metagarria eta sinergikoa.

–Tebas-Muru Artederretako Udala.

Udal horrek azpiestazio elektrikoaren kokapena dela eta desadostasuna agertu du, izapidetzen ari den proiektu osoa baldintzatu dezakeelako. Horrez gain, Iruñerrira sartzeko/irteteko korridorean azpiegituren kontzentrazio handia dagoela adierazi du. Energia ateratzeko linearen trazadura lur azpikoa izatea eta biztanleguneetatik gutxienez 500 metro urruntzea exijitu du, paisaiari erasatea saihesteko.

–Biurrun-Olkozko Udala.

Udal horrek energia ateratzeko lur azpiko linearen trazadura eta Biurrun-Olkozko udal mugartea zeharkatzen ahal duten energia linea guztien azterketa bateratua egiteko eskatu du, plan orokor edo global bat eginez ekimen partikularreko etorkizuneko banakako izapidetzeen aurretik. Ildo beretik, proiektu horrek udalerrian izan lezakeen eraginaren ebaluazio osoa eta zehatza egiteko beharra dagoela alegatu du, bakarrik zein harekin elkarreragina izan dezaketen egungo edo/eta aurreikusitako beste proiektu batzuekin batera hartuta, aintzat hartuz biztanleguneen hurbiltasuna, paisaia, abifauna, lurraren zatikatzea eta kultura intereseko bideak.

–Tirapuko Udala.

Alegazioan exijitu du energia ateratzeko linea lur azpitik joatea eta Muruarte Solar II parke fotovoltaikoak okupatutako azalera murriztea, hasieran aurreikusi ez ziren zenbait lurzati kenduz.

–Ondare Arkitektonikoaren Atala.

Atal horrek jakinarazi duenez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita ez dago Ondare Arkitektonikoaren Atal horri dagokion eraginik.

–Lurraldearen Antolamenduaren Atala (epez kanpo).

Atal horrek jakinarazi duenez, parke fotovoltaiko horien proiektuek aintzat hartu behar dituzte Añorbe eta Tirapuko eta Biurrun eta Tebas-Muru Artederretako udal planeamendua, energia ateratzeko lineari dagokionez.

Gaineratu dutenez, Añorbeko Plan Orokorrean jasotakoaren arabera, eguzki parkeak ezartzeak lurzoru urbanizaezineko zenbait kategoria/azpikategoriari eraginen die; zati handienak natura aldetik ustiatzeko gorde beharreko lurzoru urbanizaezina ukituko du, nekazaritza produktibitate ertainekoa (lehorreko alorrak), eta, proposamenaren hainbat puntutan, babestu beharreko lurzoru urbanizaezineko azpikategorien gaineko eraginak daude (lautada alubialak, uholde eremuak, jabari publiko hidraulikoa eta inguru urtarra, zuhaiztiak).

Tirapuko Plan Orokorrarekin bat etorriz, eguzki parkeak ezartzeak lurzoru urbanizaezineko zenbait kategoria eta azpikategoriari eraginen die; zati handienak nekazaritza edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoruari eraginen dio, eta proposamenaren hainbat zonatan baso lurzoruari ere bai, eta, horren barruan, onura publikoko mendiei.

Onura publikoko mendien kategoriari dagokionez, hirigintzako araudiarekin bat etorriz baimendutako erabilerak eta jarduerak aipatu dituzte.

Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Planarekin (LAP 3) bat etorriz –45/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Eremu Zentraleko Lurraldearen Antolamenduko Plana onesten duena–, jakinarazi dute proiektuak ukitzen dituen eta lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dauden lursail batzuetan debekatuta dagoela energia instalazioak ezartzea, ulertzen baita babestu beharreko balioekin bateraezina dela.

Horrez gain, sektoreko erregulazioa aintzat hartu beharra ere nabarmendu dute (400 kV-eko linea elektrikoaren UPSa, Parke eolikoen UPSa, etab.).

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren otsailaren 24ko 64/2006 Foru Aginduari dagokionez, zeinak lurzoru urbanizaezinean eguzki energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko aintzat hartuko diren irizpide eta baldintzak arautzen baititu, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak jakinarazi du eguzki parke fotovoltaikoen jarduerarako proposatutako esparruan inguruabar horrek ukitutako lurrak ikusi direla; horrenbestez, lur horiek ukitzen dituen instalazio zatia arauarekin bateraezina da.

Azkenik, izapidetzen ari diren proiektuak eta Nafarroako Energia Plana 2030eko helburuak bateragarriak diren izan dute hizpide.

–Ingurumen Eraginaren Atala (epez kanpo).

Ingurumen Eraginaren Atalaren txostenak honako hau ondorioztatu du:

Sustatzaileak eremuan aurkeztu dituen bi aurreproiektuak (Muruarte Solar I eta Muruarte Solar II) modu bateratuan ebaluatu behar dira, proiektuak zatikatzea saihestuz, eta, nolanahi ere, kokalekua aldatzeko aukera aztertuz, inguruan dauden ingurumen balio txikiagoko zonetara aldatzea, hain justu ere. Azalerak murriztea eta zuhaitz eta zuhaixken uharteak gehitzea proposatu da.

Txostenak azaldu duenez, bi parkeetatik energia ateratzeko goi tentsioko aireko linea lur azpitik joanen da, eta obren aldi baterako zein behin betiko okupazioak definitu egin beharko dira, planoetan islatuz. Eskatu da landarediaren eta faunaren inbentarioak hobetzea, eskala egokian, finkatutako protokoloen arabera. Halaber, eta erantsitako protokoloei erreparatuz, eragin bisualaren eta habitatak zatitzeko eraginen azterketa egokia exijitu da, zona horretan dagoen mendi eta alorren mosaikoko lehorreko alorrei eraginen baitie.

Eragin metagarri eta sinergikoak baloratzeko beharra dagoela ere ondorioztatu da.

Nekazaritza eta baso inguruetako faunarengan sortzen ahal den ingurumen eraginaren konpentsazio neurriak hartzeko eta landareztatzeko proiektu bat eskatu da. Bide berriak irekitzearen ondoriozko eragina zehazteko eta baso suteen arriskua murrizteko hartu beharreko neurriak zehazteko eskatu da.

2. Ukituriko administrazio publikoentzat eta pertsona interesdunentzat irekitako kontsulta aldia.

Ukituriko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako 16 txosten eskaeretatik, Muruarte Solar I parke fotovoltaikorako bigarren kontsulta aldian honako hauen erantzunak jaso dira:

KONTSULTA EGIN ZAION ENTITATEA

NOIZ ERANTZUNA

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

2022/01/20

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

2021/12/23

Ingurumen Eraginaren Atala

Ondare Atala

2021/12/09 (3 txosten)

Añorbeko Udala

Tebas-Muru Artederretako Udala

2021/01/27

Biurrun-Olkozko Udala

2022/01/21

Tirapuko Udala

ADIF

2021/12/24

2022/02/02

I-DE

EKH

2022/02/03

CLH

ENAGAS

2021/12/03

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia

2022/01/17

San Esteban PE (Naturgy)

Barasoain PE (ERDERNA)

2022/01/10

Muruarte Solar II parke fotovoltaikorako:

KONTSULTA EGIN ZAION ENTITATEA

NOIZ ERANTZUNA

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

Ingurumen Eraginaren Atala

Ondare Atala

Añorbeko Udala

Tebas-Muru Artederretako Udala

2021/01/25

Biurrun-Olkozko Udala

2022/01/25

Tirapuko Udala

2022/01/25

ADIF

2022/01/18

I-DE

2022/01/19

EKH

2022/01/17

CLH

2022/01/18

2022/01/17

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia

San Esteban PE (Naturgy)

2022/01/18

Barasoain PE (ERDERNA)

2022/01/19

Txostenen edukia lehen kontsulta aldian jasotako txostenen parekoa da, salbu eta, batetik, energia ateratzeko lineari dagokionez, airekoa izatetik lur azpikoa izatera igaro baita, eta, bestetik, okupazio azalera murrizteko beharrari dagokionez.

Azkenik, ingurumen organo honek, abelbideen, Done Jakue Bidearen eta baso gaien gaineko ingurumen ebaluazioa zuzen egiteko aski elementu izate aldera, 2022ko urtarrilean eta martxoan aipatutako bi gaietan eskumenak dituzten atalei kontsulta egin zien. Jasotako txostenen laburpena jarraian jaso da.

–Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala.

2022ko urtarrilaren 17an Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak jakinarazi duenez, izapidetzen ari diren eguzki parkeek ez dute inolako eraginik izanen altxonbideetan. Energia Muru Artederretako estaziora arte ateratzeko linea NA-6020 errepidearekiko paralelo joanen da, eta hori, aldi berean, sailkatu gabeko P-6ari gainjarriko zaio.

Eskaera aztertu eta Nafarroako Gobernuaren agiri funtsetan dagoen informazioa berrikusi eta gero, atal honek, eta soilik abelbideei dagokienez, araudian ezarritakoarekin bat etorriz:

  • 19/1997 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Abelbideei buruzkoa.
    • Zortasun eremua (abelbideei dagokienez, alde bakoitzean 3 metrokoa, abelbideei dagozkien lurzatien kanpoko ertzetik abiatuta), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 111.2 artikuluaren bidez ("Jarduera debekatuak eta bateraezinak") ezarri zena.

Jakinarazi du aldeko irizpidea ezarri dela kasu honetan Muruarte Solar I eta II eguzki parkeari dagokionez.

–Basoak Kudeatzeko Atala.

Atal horrek, 2022ko apirilaren 14an, jakinarazi du eguzki parkeak kokatzeko lurrek partzialki eragina izanen dutela onura publikoko mendi hauetan: Cocorrico 611. OPM; titularra Tirapuko Udala da; eta El Chaparral 364. OPM; titularra Añorbeko Udala da. Muruarte Solar I parkeak oso eragin txikia izanen du onura publikoko mendietan eta Muruarte Solar II parkeak neurri handiagoan eraginen die kategoria horrekin katalogatutako lurrei.

13/1990 Foru Legeak zein 59/1992 Foru Dekretuak, aipatutako foru legea garatuz Mendien Erregelamendua onesten duenak, onura publikoko mendien gaineko okupazio eta zortasun araubideak erregulatu zituzten 9., 23., 28. eta 29. artikuluetan.

Proposamen honen kasuan, eta lurretako batzuk gaur egun onura publiko gisa katalogatuta dauden arren, batez ere Muruarte Solar II eguzki parkearen lurren kasuan honako hau esan behar da:

  • Lur horietako zati handi bat laborantzarako erabili izan da historian zehar, ortoargazki historikoetan ikusten ahal den moduan: 1927-1934 eta 1966-1971 urteak. https://idena.navarra.es/Portal/Descargar
  • Lur horiek Nekazaritza Ministerioko Lurzatiak Berrantolatzeko Zerbitzu Nazionalaren lurzati berrantolamenduen xede izan ziren, 1965-1971 bitartean. Berrantolatze prozesu horien ondorioz, 1992-1996ko ortoargazkian argi ikusten da herri titulartasuneko azalera, laborantzarako erabili zein ez berrantolamenduaren ondoren, neurri handi batean bat datorrela onura publikoko mendiaren jatorrizko azalerarekin.
  • Eguzki parkea instalatzeak neurri handian lurzati berrantolamenduko fasearen ondoko laborantza lurrei eraginen die, nahiz eta lotutako azpiegiturek ongi kontserbatutako landaredi naturaleko gune batzuei ere eraginen dieten, eta horietan badaude intereseko animalia eta landare espezieak. Gertaera hori berariaz jaso da Ingurumen Eraginaren Unitatean espedienteari lotutako dokumentazioan.
  • Gaur egungo Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoa berrikusteko fasean dago, baina hizpide dugun eremuan ez du alegaziorik jaso jendaurrean jartzeko faseetan. Onura Publikoko Mendien Katalogoaren jatorriari zein bilakaerari buruz gehiago jakiteko hemen kontsultatzen ahal da: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Montes/catalogomontes.htm

Aurretik azaldutakoa eta lur horien historia oinarritzat hartuz, ez da bidezkoa mendi horien onura publikoarekin bateraezintasuna adieraztea mendi horiek biziki eraldatu baitziren aurretik, onura publikoko mendien lege izaera mantendu arren.

Hala ere, nabarmendu behar dira Mediterraneoko landazabalaren paisaia horren balioa landaredi atlantikoa eta mediterraneoa elkartzen diren tokian, bertako animalia eta landare espezieen aniztasuna eta aberastasuna, eta inguruan Nafarroako flora mehatxatuaren katalogoan jasotako landare espezieak egotea. Halaber, 1078/2014 Errege Dekretuan oinarritutako kartografian kontserbatu beharreko "paisaiaren elementuak" definitu dira. Elementu horiek SIGPAC Nafarroako kartografia atarian agertzen dira.http://sigpac.navarra.es/navegar/

Horrenbestez, azkenean proiektua gauzatuz gero, lur azpiko linea elektrikoak ukitutako zonaren zortasuna eta onura publikoko mendiak okupatzeko espedientea izapidetu behako da, bat etorriz Nafarroako Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 50. artikuluan deskribatutakoarekin, aintzat hartuz lehenago deskribatutako elementu guztiak ez ukitzea: paisaia elementuak, flora mehatxatua, eta abar.

Iragarkiaren kodea: F2215870