78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Hasierako onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko, merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza". Erabaki zuen, bestetik, indarrik gabe uztea "Tuterako ekintzailetzarako, enplegua sustatzeko eta merkataritza lokalak berritu, eraberritu eta irekitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza", 2021eko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran onetsia eta 2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 3an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).

Tuteran, 2023ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2305471