78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kafetegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 8/2023/AACC.

Sustatzailea: Castro Alava Iulen eta Zemko Daniella.

Jarduera: kafetegiaren jarduera ezartzea (elikagaien prestakuntzarekin kerik sortu edo laberik erabili gabe).

Tokia: Fuente del Matadero kalea 7, D-BEHEA, sarbidea Yanguas y Miranda kaletik eta kantoia Cortadores kalearekin (5. poligonoa, 1800 lurzatia, 2. azpieremua, 3. unitatea).

Tuteran, 2023ko martxoaren 29an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2305144