78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Ordenantza, trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituena. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2023ko martxoaren 27an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen hasiera batez onestea Torres del Rioko trafikoa eta zirkulazioa arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan jasotakoarekin bat.

Torres del Rion, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2305268