78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2023ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Torres del Rion, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2305266