78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Udal ordenantza, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eta etxeko animaliak edukitzea arautzen duena hirigunean. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2023ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen duena arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eta etxeko animaliak edukitzea Erronkariko hirigunean.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erronkarin, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2305484