78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen ordenantza fiskala, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ALDAKETA

4.2 artikulua honela gelditu da idatzirik:

2. Baimenduko da eguzki-panelak jartzea eraikinen estalki inklinatuetan, honako baldintza hauek betez gero:

a) Plakak estalkiaren isurkietan integratu behar dira, isurkien inklinazio berarekin eta isurkien planoa eta orientazioa mantenduta, eta estalkiaren puntu batean ere ezin dira isurkien planotik 30 zentimetro baino gehiago irten. Oinplanoan jarriz gero, forma erregularreko eremu bat edo gehiago sortu behar dituzte. Eraikin katalogatuetan, bete beharko da organo eskudunak ematen duen aldeko irizpena, babeserako hirigintzako araudia aplikatuz.

b) Plakak ezinen dira izan estalkiaren perimetroa baino handiagoak. Mehelinetatik gutxienez 30 zentimetroko tarte utzi beharko da.

c) Kalera ematen duten fatxadetan eta/edo estalkiaren gainean ezin izanen da inolako elementu osagarririk instalatu, ezta horietan ikusgai geratu ere, hala nola andelak, metagailuak, alderantzikagailuak, panel elektrikoak, kanalizazioak eta abar. Horiek guztiak bide publikotik ez ikusteko moduan jarri beharko dira, dela eraikinaren barnean dela barnealdeko fatxadan. Behar bezala justifikatzen baldin bada kokapen horien ezintasun teknikoa, salbuespenez baimentzen ahalko dira, baldin eta bista horien inpaktua minimizatzeko neurriak hartzen badira eta Udalak bere oniritzia ematen badu.

d) Debekatuta dago eguzki panelak instalatzea Harresi Zaharreko kalerako, Los Fueros pasealekurako eta Fray Vicente Bernedo pasealekurako erorketa duten eraikinetako estalkien isurialdeetan. Gainerako isurkietan, aurreko baldintza guztiak beteko dira.

Garesen, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2305465