78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Zentro erlijioso soziokulturala

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espediente zenbakia: 1364/2022.

Sustatzailea: Salam zentro islamikoa.

Jarduera: zentro erlijioso soziokulturala.

Tokia: Royuela kalea 5, 3. poligonoko 683. lurzatia.

Azkoienen, 2023ko martxoaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2305059