78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Iturtxipia udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iturtxipia udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oteitzan, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

ITURTXIPIA UDAL KIROLDEGIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Iturtxipia udal kiroldegia erabiltzea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasen subjektu pasiboak izanen dira kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak (taberna eta terraza salbu) eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 104. artikuluan ezarritako gainerako entitateak.

4. artikulua. Ez da tasarik galdatuko kirol instalazioak edo lokalak erabiltzeagatik, San Salvador ikastetxe publikoak erabiltzen dituenean eskola-ordutegian.

Idoya Kirol Klubak 7 euroko tasa ordainduko du urtean jokalari bakoitzeko, eta horrek eskubidea emanen die instalazio guztiak erabiltzeko, baina soilik entrenamendu orduetan. Tasa hori urte bakoitzeko azaroan ordaindu beharko dute.

Sortzapena

5. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortuko da zerbitzua edo jarduera egiten hastean, edo eskatzen den unean.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatuko diren tasak ordenantza honen eranskinean ezarri dira eta osoko bilkurak urtero egunera ditzake ordenantza aldatuta.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

7. artikulua. Udalaren kirol instalazioetarako sarrera edo bonua lortzen den unean kobratuko da behar den tasa.

8. artikulua. Egun baterako sarrerak instalazioetarako sartzeko unean emanen dira, eta diru-bilketako zerbitzuei ordainduko zaizkie, horiek salduko baitituzte. Sarrerek ordainagiri gisa balioko dute, egun osorako.

Ordenantza honen aurkako arau-haustetzat joko da esparruan sartzea dagokion tasa ordaindu gabe. Jokabide horrek berehalakoan esparrutik kanporatzea ekartzen ahalko du.

9. artikulua. Instalazioak erabili ahal izateko bonuak espresuki zehazten den maneran emanen dira.

Igerilekuak erabiltzeko arauak

10. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita zein ordutan irekiko diren ere.

11. artikulua. Helduen igeri-ontziaren edukiera kontuan hartuz (350 m²), ez da aldi berean 200 igerilari baino gehiago sartzea baimenduko.

12. artikulua. Nahitaezkoa da aldagelak erabiltzea, eta espresuki debekatua dago hortik kanpo jantzi eta biluztea.

13. artikulua. Adingabeak: espresuki debekatua dute 8 urtetik beherakoek igerileku handiko esparru hesitura sartzea, haien segurtasunaz arduratuko den pertsona batekin ez badoaz behintzat.

–Dutxa eta hankak garbitzekoa erabili behar dira igerilekuetako esparru hesitura sartzen den aldiro, eta ez da horietan "pasieran ibiliko" edo "geldituko".

–Gainerako erabiltzaileak ez trabatzen edo arriskuan ez jartzen saiatu beharko da (baloiak, koltxonetak, saltoak eta abar).

–Debekatua dago erabilera anitzeko bainujantziak, orraziak eta txapelak erabiltzea, bai eta alokatzea ere.

–Ezin izanen dute igerilekua erabili gainerakoak kutsa ditzakeen gaixotasunik edo zauririk dutenek.

–Debekatua dago salbamendu-jakak erabiltzea beharrik gabe edo berezkoak ez dituen eginkizunetarako.

–Igerilekuaren esparruan beti oinutsik egon behar da.

14. artikulua. Debeku da igerilekuen esparruan arriskugarri gerta daitekeen edozein material sartzea, kristalezko objektuak kasu.

15. artikulua. Ezin da soropilean otordurik egin; tabernako instalazioak erabiliko dira horretarako. Ezin dira jan pipak edo instalazioak zikinduko dituzten bestelako jakiak.

16. artikulua. Tabakismoaren kontrako osasun neurriei buruzko Legea. Erretzea baimendua dago aire zabalean dagoen igerilekuaren esparruan, salbu eta haurren parkea eta txipli-txaplako igerilekua dauden eremuan. Erretzea debekatuta dago kirol instalazioetan eta aldageletan. (42/2010 Legearen 7 e) artikulua).

17. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek ahalmena dute egiten diren arau-hausteak ebazteko eta neurri egokiak hartzeko, erregelamendu hau eta ezartzen diren arauak hobeki bete daitezen.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditu dira ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek ondorio juridikoak izanen ditu haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoren, eta behin iraganik Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak toki entitateei errekerimendua egiteko duen epea, dagokion ahalmena erabiliz, toki entitate horien egintza edo erabakiak indargabetzeko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. eta 326. artikuluetan xedatuarekin.

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan aplikatuko da Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua.

ERANSKINA

Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifak

URTEKO BONUA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

50 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

100 euro

Udako denboraldia:

UDAKO BONUA (HIRU HILABETE)

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

50 euro (urteko bonuaren prezio bera)

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

70 euro

HILABETEKO BONUA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

20 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

30 euro

EGUNEKO SARRERA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

3 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

6 euro

Urteko gainerako aldia.

URTEKO GAINERAKO ALDIRAKO BONUA (BEDERATZI HILABETE)

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

30 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

50 euro

HILABETEKO BONUA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

8 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

12 euro

EGUNEKO SARRERA

PREZIOA

6 urtetik beherakoak

Dohainik

6tik 14 urte bitartekoak (biak barne)

2 euro

15etik 64 urte bitartekoak (biak barne)

4 euro

Jaioturtea izanen da kontuan, adina dela eta, tarifak kobratzerakoan.

Hobariak

1.–Honako erabiltzaile hauei hobaria aplikatuko zaie:

–65 urte edo gehiago dituztenak: nortasun-agiri bat aurkeztu beharko dute, beren datuak udal-erroldan jasota ez badaude.

–Desgaitasunen bat dutenak: gutxienez %33ko minusbaliotasuna dutela frogatu beharko dute, horretarako aurkeztuz dagokion ziurtagiria.

–Langabeak: egoera horretan daudela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Agiriok Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen ditu.

Horiek, bada, tarifa hauek ordainduko dituzte:

URTEKO BONUA

80 euro

UDAKO BONUA

50 euro

URTEKO GAINERAKO ALDIRAKO BONUA

40 euro

HILABETEKO BONUA

20 euro udan eta 8 euro urteko gainerako hilabeteetan

EGUNEKO SARRERA

3 euro udan eta 2 euro urteko gainerako hilabeteetan

2.–Lau kide edo gehiago abonaturik dituzten familia-unitateek %20ko hobaria izanen dute, familia-unitateko kide bakoitzaren bonuan.

Inguruabar hori frogatzeko, agiri hauetako bat edo batzuk aurkeztu beharko dituzte:

–Etxebizitza berean bizi direla frogatzen duen errolda-ziurtagiria.

–Familia liburua.

–Familia ugariaren txartela.

–Legez banandutako edo dibortziatutako ezkontideen kasuan, seme-alaba adingabeen zaintzari buruzko deklarazio judiziala dagoenean, gai horri buruzko epai judiziala aurkeztu beharko da.

–Legez banandutako edo dibortziatutako ezkontidea berriro ezkondu bada, familia liburu berria aurkeztuko da.

Hobari guztietarako oharrak:

a) Hobariak ez dira metagarriak izanen, eta haietako bat aukeratu beharko da.

b) Hobaria duen ordainketa egin aurretik, aldez aurretik aurkeztu beharko da egiaztagiria udal bulegoetan. Aurkeztu ezean, ez da abonu-txartela emanen, eta eguneko sarrera ordaindu beharko da instalazioetara sartu ahal izateko.

Iragarkiaren kodea: L2304719