78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Eguneko zentroa

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Noain Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea.

Jarduera: eguneko zentroa.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Tokia: La Lostra etorbidea 31 bis, Noain, katastroko 2/1361 lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2023ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2305160