78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa, txakurrak zaintzeko instalazioen eta gune zoologikoen gaineko arau subsidiarioetan, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen araudiaren 4. kapituluko 115. artikulua eguneratzeko. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren martxoaren 7ko 44E/2023 Foru Aginduaren bidez (2023ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 4an), behin betiko onetsi da aldaketa egitea Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioetan, txakurrak zaintzeko instalazioei eta gune zoologikoei dagokienez. Aldaketa horren helburua da eguneratzea lurzoru urbanizaezineko eraikuntzei buruzko araudiaren 4. kapituluko 115. artikulua.

Dagokion testua eta araudia argitara ematen dira, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluarekin eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin.

Horiek horrela, hemen hitzez hitz txertatzen da hirigintzako aldaketaren testua.

Arradan (Murillo el Cuende), 2023ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2305614