78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2022ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2023ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 7an.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ledean, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua.–Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,86 euro.

b) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,91 euro.

c) Hornidurako eta saneamenduko hargune berria paratzeagatik: 260,84 euro.

d) Hargune bakoitzeko, kuota finkoa: 10,32 euro hiruhilekoan.

Iragarkiaren kodea: L2305310