78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Udal ordenantza, Elizagorriko gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2023ko martxoaren 22an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Elizagorriko gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan jasotakoarekin bat.

Elizagorrian, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2305141