78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2023ko martxoaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean jartzen da, hura iragarriz Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, hogeita hamar egun baliodunean; epe horretan, herritarrek eta interesdun legitimoek aukera izanen dute espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Markalainen (Txulapain), 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2305433