78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Metalezko produktuen biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoak direla uste dutenek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. Artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espedientea: 444/2023.

Sustatzailea: Ilbiarri SLU.

Jarduera sailkatuak: metalezko produktuen biltegia.

Tokia: Altzutzate kalea 30, 273. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).

Uharten, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2305376