78. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

0000087/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honi buruzkoa: ordenantza fiskala, Tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat

Jaso da 0000087/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2022ko irailaren 22an onetsitako erabaki baten aurkakoa, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita ordenantza fiskala, Tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat Funesko udal-mugartean.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen (Elio epailaren plaza 1, 5. solairua, 31011, Iruñea), iragarkia argitaratu ondoko bederatzi egun baliodunean.

Funesen, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2305421